Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

REDITEX

Artezketa eta Diamantatuaren kontrolerako teknologiak Gainazalen Tribologia-Testurizaziorako eta Doitasuneko Profiling-erak

REDITEX

Dagoeneko, garbi dago praktika erabilgarria dela gainazalak testurizatzea marruskadura murrizteko orduan.

IK4-IDEKOk lanean dihardu GOIMEK eta DANOBAT bezalako enpresekin zein Euskal Herriko Unibertsitatearekin, helburu hartuta fabrikazio-metodoak garatzea testura horiek modu jarraituan eta ekonomikoki bideragarri den eran produzitzeko.

REDITEX-PRO proiektua, 34 hilabeteko iraupena duena, Retos de Colaboración 2016 deialdiari dagokio, Espainiako Gobernuaren finantzaketarekin Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bitartez.

Dauden prozesu desberdinen artean, patroi zehatz batzuk dituzten harriekin artezketa egitea, gutxi aztertutako teknologia da bere konplexutasunagatik, baina potentzial handia du testura zehatzak lortzeko edozein gainazal eta materialetan, era soil eta produktiboan eta kostu baxuekin.

 

ERRONKA

Proiektu honen erronketako bat da teknologia bat garatzea ahalbidetuko duena harriak testurizatzea eragingailu elektromekaniko berritzaile baten bitartez, ondoren patroi horiek piezetara eraman ahal izateko, behar diren artezketan baldintzak erabiliz.

Bigarren lan lerroak, zuzenean bideratua dagoena diamantearen bizitza luzatzera, ultrasoinu bidez lagundutako diamantatua ezartzean datza. Nahiz eta oraindik ere industrializatu gabeko teknologia izan, etorkizun handia erakusten duten ikerketak aurkezten ditu.

Eragingailu ultrasoniko berritzaile bat garatzea, helburu duena erabilitako diamanteen eta artezketa indarren higadura murriztea, proiektuaren beste helburuetako bat izango da.

 

EMAITZA

Proiektu honen garapenaren ondorioz jaiotzen diren hiru berrikuntza teknologiko nagusiak honakoak dira:

• Diamantaketa elektromekaniko bidez gainazalak testurizatzeko sistema lagundua
• Moleta birakaridun ultradoitasuneko diamantaketa monitorizatzeko sistema berri bat moletaren higadura konpentsatzeko, aeronautikako aplikazioetara bideratuta.
• Sistema bat, holografia konoskopikoa erabiliz, egiaztatuko duena harrian sortutako profila eskatutako tolerantzien barnean dagoela.
• Ultrasoinu bidezko diamantaketa sistema lagundu bat harri super-urratzaileak modu eraginkorrean diamantatzeko.

KIDEAK

Bazkundea honako enpresa eta erakundeek osatzen dute: Makina Erremintako DANOBAT eta GOIMEK fabrikatzaileek; azken hori espezialista kalitateko zerbitzua eskaintzen pieza estrategikoen zein konplexutasun, balio erantsi eta doitasun handikoen mekanizazioan; EKIN doitasuneko mozketako tresnen fabrikatzailea, UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko saila eta IK4-IDEKO zentro teknologikoa.