Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

METALMORPHOSIS

Automobilgintza sektorerako metal eta konpositez osatutako produktu hibrido berrien garapena

METALMORPHOSIS

Ibilgailuaren pisua gutxitzeko premia dela-eta, azken hamarkadetan ibilgailuetako burdinurtua eta altzairua gutxitzen joan da gutxika-gutxika eta goi errendimenduko altzairuekin, aleazio arinekin (batez ere aluminioa) eta plastiko eta konpositeekin ordezten. Egoera horren aurrean, Europako Erkidegoak erabaki du Metalmorphosis proiektua diruz laguntzea, hodi formako zein xafla formako metal eta konpositezko pieza hibridoak egiteko aukera eman dezakeelako eta horiek erraz sartu ahal izango dira automobilgintzaren ekoizpen prozesuan.

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

Proiektuaren helburua da metal-konpositezko produktu hibrido berritzaileen gama berri bat garatzea automobilgintzarako, pultsu elektromagnetikoan oinarritutako loturako teknologia berritzailea erabiliz, orain arte hainbat metal lotzeko erabiltzen ari den arren metalak eta konpositeak lotzeko ere erabili baitaiteke.
Hauek dira proiektuaren erronkak:
•Lotura prozesu berriak garatzea material konposatu eta metalak lotzeko, xafla eta hodiak egiteko.
•Lotzen diren materialen propietateen gainean eta lanerako piezen gainean ezagutza sortzea (erresistentzia, harikortasuna, mikroegitura…) aplikagarritasunari dagokionez.
•Erakustea pultsu elektromagnetikoan oinarritutako teknologia aukera baliagarria dela goi errendimenduko loturak egiteko.
•Osagai hibridoen produktibitatea areagotzea eta kostuak murriztea teknika aurreratuak erabiliz
•Ingurumenarekin bateragarri diren betekizunei aurre egitea: Ingurumenarekin era arduratsuagoan jokatuz ekoitzi ahal izatea.

EMAITZA

Elgoibarko zentro teknologikoak ekimen honi egin dion ekarpena izan da materialik egokienak zehaztea, material konposatuen fabrikazioa garatzea eta lotu beharreko zatien propietateak zehaztuz azken osagaien errendimendua optimizatzea.
IK4-IDEKOk, Cidaut fundazio espainiarrarekin eta Stam ingeniaritza italiarrarekin elkarlanean, piezak prozesuaren baldintzen arabera duen portaeraren simulazioa gidatu du, bai eta material hibridoaren optimizazioa ere, kontuan izanik eskatutako zehaztapenak eta lotura prozesuko eragina.

KIDEAK

Proiektuak 8 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

CLADPLUS

IKUSI +

Laserrezko plakatze bidez osagaiak fabrikatu eta konpontzeko sistema aurreratuak

Gehiago ikusi