Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

OPTIMISED

Lantokian erabaki azkar eta fidagarriak hartzeko simulazio eta monitorizazioa denbora errealean

OPTIMISED

OPTIMISEDen inguruneak semantikoki aberastutako prozesuen modeloak erabiliko ditu, eta baita makro-datuen (big-data) sorkuntza eta kaptura ere. Gainera, azterketak ere egingo ditu modu eraginkorrean laguntzeko espezialista, fabrikazio-ingeniari, talde-arduradun eta lantokietako operatiboak, sistemen bizitza-zikloaren bitartez. Datorren belaunaldiko fabrikazio-sistema horiek, OPTIMISED teknologiarekin datu-aberastasun handiko fabrikazioaren exekuzioko sistemek lagunduta, emango den hobekuntza drastikoaren zutabe izango dira, besteak beste sistemaren errendimenduan, ekipoen efizientzia operatiboa eta erabileran, ekipo eta estazioen errendimendua ikuskatzean denbora errealean eta baliabideen optimizazioan igarriko dena

ORRIRA JOAN
 

ERRONKA

OPTIMISED proiektuaren helburua da metodo eta teknologiak garatu eta ezartzea produkzio-planen optimizazio eta doikuntzarako, modu eraginkorrean erreakzionatuz lantokiko intzidentzia errealen aurrean. Horretarako, modelizazio eta simulazio tresnak erabiltzen dira, eta baita sentsore inteligente eta pertsona-makina interfazeak emandako informazio erreala ere.

 

EMAITZA

OPTIMISEDen helburua da tresna eta metodo berriak garatzea optimizazio maila eta erreaktibotasun altuko planifikazio sistemak hedatzeko. Horiek barnean hartu beharko dituzte lantokiaren modelo eta simulazio zabalak; oinarrituko direnak jaso diren datu enpirikoetan, bai integratutako sentsore inteligenteen bidez eta baita erabiltzaileen interfaze proaktiboen bidez ere. Zehatzago, ebaluatu eta frogatuko da energiaren kudeaketak duen inpaktua lantokiaren planifikazio eta optimizazioan, helburu hartuta galtzen den energia murriztu eta eskaera-pikoei aurre egitea. Modu horretan, energia gutxiago behar edo erabiltzen duten operazioen energia soberakina bideratu ahal izango tokiko komunitateetara.

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

TRANSPARENCY

IKUSI +

Diseinuak lankidetzan egiteko metodo baten garapena makina-erreminta pertsonalizatuak lortzeko

Gehiago ikusi

SYMBIO-TIC

IKUSI +

Pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak

Gehiago ikusi