Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

INTEFIX

Neurri handiko osagai estrukturaletako distortsioak ezabatzea

INTEFIX

Aeronautikako merkatuetarako osagai estrukturalen fabrikazioak zailtasun ugari ditu. Garraio sistemetan karga ahalmenak maximizatzeko eta energiaren kontsumoa minimizatzeko dauden premiak direla eta, aeronautikaren sektorea behartuta dago propietate mekaniko handiak eta pisu espezifiko txikiak dituzten materialak erabiltzera. Era berdintsuan, osagai estruktural horien diseinuan lerdentasun handiko egitura nerbiodunak egitera jotzen da, osagai horien fabrikazioan abiapuntu den gai landugabearen materialaren %90-95 artean kenduta. Kontuan hartuta material horien landugabeek prozesatu aurretik duten egoera tentsional aldakorra eta osagai horiek diseinuan izan ohi duten asimetria, mekanizazio prozesuen ondoren piezan distortsioak agertzen dira arazo handia eraginda; izan ere, distortsio horiek produktibitatea eta kostuen optimizazioa mugatzen dute mota horretako osagaien fabrikazioan.

 

ERRONKA

Arazo horri industrian aplikagarria izango den erantzun bat emateko asmoz, IK4-IDEKO lanean aritu da hainbat puntu aurreikusten dituen soluzio bat garatzeko:
•Produkzio instalazioetako landugabeen egoera tentsionalaren ezaugarritzeko metodologia erraz bat.
•Osagaiei eustea ez ezik landugabeen egoera tentsionala modu kontrolatuan aldatzen uzten duen tresneria.
•Mekanizatu beharreko osagaien azken distortsioa kalkulatzeko eredu bat, osagaien egoera tentsionalaren eta geometriaren arabera.

EMAITZA

Garapen horiek erabilera errazeko tresna informatiko batean inplementatu dira, zeinak piezaren benetako egoera kontuan hartuta mekanizazio prozesu bat definitzen uzten duen, mekanizatutako osagaiaren azken kalitatea ziurtatuta eta prozesatze denborak optimizatuta. Tresna horrekin langilea gidatu daiteke mekanizatutako osagaiaren fabrikazioan jarraitu beharreko urratsean, kualifikazio txikiko langileek tresna erabiltzea ahalbidetuta.
Lortutako emaitzak puntu hauetan laburtu daitezke:
•Prozesatze denborak %50 baino gehiago murriztea, egungo ekoizpen prozesuarekin alderatuta.
•Osagaien kalitatearen babesa, horietarako eskatzen diren dimentsio perdoietatik behera.

KIDEAK

Proiektuak 32 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

ECOFAB

IKUSI +

Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat

Gehiago ikusi

EFIMEC

IKUSI +

Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko

Gehiago ikusi