Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

EFIMEC

Makina eta prozesu efizienteak eskulangintzako prozesuetan ingurumeneko inpaktua minimizatzeko

EFIMEC

Sektore hauetan egiten diren mekanizazio eragiketek sendotasun, errepikakortasun eta doitasun handiak bilatzen ditu, bai eta akaberak ezin hobeak ere. Behar diren ezaugarri horiek guztiak, gaur egun, balio handiko makinetan lortzen dira, egonkortasun dimentsional handia bermatzen duten sistemekin, egituren, tresnen eta erreminten tenperatura kontrolatuz. Egonkortasun hori lortzea are zailagoa izango da mekanizatu beharreko pieza eta, beraz, makina ere handiagoa diren heinean. Egonkortasuna lortzeko energia eta fluido ugari eman behar zaizkio makinari, horrekin ebaketa indarrak murriztea eta ebaketa gunetan barreiatzen den beroa kanporatzea lortzen baita. Doitasuna eta sendotasunari lotutako eskakizuna eta abiarazte tasak handitzeko premia izan dira makina eta erreminten diseinurako soluzio berriak garatzera eraman duten bi faktore nagusiak. Halere, duela urte gutxi batzuetatik hona, emaitza berberak lortu nahi dira ingurumenean kalte gutxiago eraginez, eta premia hori funtsezko bektore bihurtu da makina fabrikatzaileen estrategi komertzialetan eta produktu estrategietan; izan ere, alde batetik, honelako gaietan punta-puntakoak diren sektore batzuen bezeroek, esaterako automobilgintzako bezeroek, eta, bestetik, administrazio publikoek eta iritzi liderrek, makinek eta prozesuek ingurumenean dituzten inpaktuak merkatuan lehiatzeko faktore gako bihurtzea nahi dute, eta hori bultzatzen ari dira.

 

ERRONKA

EFIMEC proiektuaren asmoa da ingurumenean eragin txikia duten ekipo eta teknologiak garatzea makina-erremintetarako eta beraien mekanizazio prozesuetarako. Soluzio horiek, balio handiko piezen fabrikazioaren inpaktua murrizten utzi ez ezik, nabarmen lehiakorragoak egingo dituzte enpresa parte hartzaileak, makina-erreminten sektoreko enpresak oro har eta piezen fabrikatzaile eta integratzaileak, ekipo horiek beraiek ekoizten dituzten elementuen bizitza zikloan parte hartzen dute eta.

EMAITZA

Proiektuaren emaitzarekin, Danobat eta Soraluce makina fabrikatzaileek ekoefizientziako balio proposamena edukiko dute beren makinetan, hardware eta software makinak emango baitizkie, energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetuta, batez ere, erabilera fasean. Proiektua garatuz, GOIMEKen asmoa da produkziorako prozesu eta teknika berriak sartzea baliabideen kontsumoa murrizteko, bai eta kontsumoak maila desberdinetan monitorizatzea ere. Makina fabrikatzaileek egindako garapenak bere produkzio bitartekoetan sartu ere egin ahal izango du.

KIDEAK

Proiektuak 4 entitateen laguntza jaso du

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

INTEFIX

IKUSI +

Neurri handiko osagai estrukturaletako distortsioak ezabatzea

Gehiago ikusi

ECOFAB

IKUSI +

Prozesu eko-efiziente berriak Euskadiko sektore estrategiko industrialentzat

Gehiago ikusi

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

AXLEINSPECT

IKUSI +

Trenetako ardatzak ikuskatzeko sistema berriak

Gehiago ikusi