Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

COROMA

Kognitiboki hobetutako robotak metalezko piezak eta material konposatuak era malguan fabrikatzeko

COROMA

Robotikaren garapen zientifiko eta teknologikoan aurrera egitea Industria 4.0-ren zutabeetako bat da, eta Europar Batasunak Europako ehun industrialaren lehiakortasuna sustatzeko markatuta duen lehentasunezko ardatz-ekintza bat da.

COROMA proiektu europarra, IK4-IDEKO zentro teknologikoak koordinatutako ekimena, testuinguru horretan mugitzen da, eta helburu du industria-roboten kontzeptu berri bat garatzea: adimendunak, modularrak eta malguak, gaitasuna dutenak hainbat prozesu exekutatzeko eta pieza metalikoak eta material konpostuz eginikoak fabrikatzeko sektore oso zorrotzentzat, besteen artean aeronautika, ontzigintza edo energia-sorrera.

Web orrira joan
 

ERRONKA

COROMA proiektuak helburu desberdinak ditu, eta horien artean aurkitzen da europako manufaktura-industriaren posizio globala indartzea eta teknologiaren garapenari ekarpena egitea fabrikazioaren eta robotikaren arloan.

Horretaz gain, robot eta makina-erreminta edo robot ez kognitiboen arteko elkarlana erraztea bilatzen du, merkatu-aukera berriak ekarriz robot bidezko produkzio-unitateen belaunaldi berri bat erabiltzen duen robot-industria, makina-erremintaren industria eta industria-fabrikatzaileei.

 

EMAITZA

Ekimenaren kontsorzioak misio du robot-sistema modular bat garatzea fabrikazioko hainbat lan egingo dituena era autonomoan, produkzioak dituen eskakizunei egokitzeko. Hain zuzen, sistema berriak honako lanak egingo ditu besteen artean: zulaketa, inguraketa, rebabaketa, leuntzea, lixatzea, ikuskapen ez suntsitzailea eta, baita ere, fabrikatu diren piezen euskarri mugikor bezala erabiltzea.

Robotek era autonomoan nabigatuko dute tailerrean, eta automatikoki jasoko dituzte fabrikazio-ingurunearen koordenatuak, fabrikatu behar den pieza lokalizatuko dute eta baliteke erabili behar diren hainbat pieza erabiltzeko gai izatea ere. Gainera, sistema konfiguratuta dago bere errendimendu propioa handitzeko izandako esperientzietatik ikasiz, hala nola lekualdatzeak, tresnak oratzea, parteen lokalizazioa edo fabrikazio-prozesuak.

Robot kontzeptu berria elkarlanekoa izango da eta beste makina batzuekin elkarreragin ahal izango du, horrela, posible izango da pieza batean lana egitea, fabrikazio-eremu bereko beste ekipamendu batzuk beste ekintza batzuk egiten dituzten bitartean.

KIDEAK

Proiektuan 16 erakundek parte hartzen dute

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

EASE-R3

IKUSI +

Estrategia Berritzaileak Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko.

Gehiago ikusi

MM TECH

IKUSI +

Etorkizunaren industria aeroespazialerako material arinak

Gehiago ikusi

HIPPOCAMP

IKUSI +

Moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berria

Gehiago ikusi