Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

CIMEC

Sistema ziberfisikoak energiaren industriaren efizientzia hobetzeko

CIMEC

Fabrikazio sistemetan, ekipoetan eta inguruneetan teknologia digitalak sartzeak industrian eragin duen laugarren iraultzari esker, espazio fisikoen eta digitalen arteko oztopoak lausotu daitezke eta ekoizpen prozesua eta balio katea sarean lotzea lortzen da.

Estatuak finantzatu du ekimena, bai eta Europak ere, RETOS-colaboracion programaren 2016ko edizioaren barruan, “Energia segurua, efizientea eta garbia” izeneko R3 eremu estrategikoaren baitan.

 

ERRONKA

Ikerketa zentroa motelgailu bat garatzen ari da makinen ebaketa ahalmena handitzeko, eta prestazio handiak dituen denbora errealeko kontrolagailu bat izango da motelgailuaren burmuina. Motelgailu horrekin mekanizazio prozesuetan agertu daitezkeen arazoak ezabatu ahal izango dira, hala nola chatterra; izan ere, ahalmen handia dauka prozesuaren fase guztiak eta makinaren egoera lainoan monitorizatzeko.

 

EMAITZA

Horrela, etengabeko diagnostikoa egin ahal izango da piezaren gainazalaren kalitatearen gainean, mekanizazio prozesu osoaren analisi estatistikoaz gain. Diagnostiko horrek balio erantsi handia emango dio energiaren sektoreari, fabrikazio prozesuari lotutako gastuak murrizten direlako –orain arte kostu handiko diseinu soluzioak eskaintzen ziren– eta aplikazio hau makina-erreminta lokaletan erabili ahal izango delako.

Ekimenak gailu mekatroniko hau eta IKTen erabilera konbinatzen ditu, eta, aldi berean, jauzi handia da metalaren eta mekanikaren industriaren eta balio estrategiko handia duten beste industria batzuen lehiakortasunari dagokionez.

KIDEAK

CIMEC proiektua 2015eko ekainean abiarazi zen eta 2018ko abendura arte luzatuko da, eta bertan parte hartzen dute, partzuergoan, SORALUCE, DANOBAT eta Ingeteam enpresek eta Eurecat zentro teknologikoak , IK4-IDEKO zentroaz gain.

PROIEKTU ERLAZIONATUAK

MC-SUITE

IKUSI +

Tresna aurreratuen belaunaldi berriaren garapena

Gehiago ikusi

DYNEXPERTS

IKUSI +

Mekanizazio prozesuetan chaterra txikitzeko motelgailu auto-sintonizagarria

Gehiago ikusi

POPJIM

IKUSI +

Plug-and-Produce osagaiak kontrol moldatzailerako

Gehiago ikusi