Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MIDEMMA

ERRONKA

Gaur egun mikrofabrikazioaren eremuan erabiltzen diren kalitate kontrolak makrofabrikaziorako garatutakoak dira, eta, funtsean, osagaiak lortu ondoren egiten diren kontrol geometrikoak dira

Gaur egun mikrofabrikazioaren eremuan erabiltzen diren kalitate kontrolak makrofabrikaziorako garatutakoak dira, eta, funtsean, osagaiak lortu ondoren egiten diren kontrol geometrikoak dira. Hala, tarte handia egoten da akats bat sortzen denetik antzematen denera arte, eta horrek pieza akastun asko egotea eragin dezake edo prozesatzean denbora asko erabiltzea. Horrez gain, metodologia honek ez du informaziorik ematen erroreen sorreraren gainean, eta horregatik ezin da azkar esku-hartu zergatia zuzentzeko.

Mikrofabrikazioko prozesuen kasuan, “zero akats” lortzera jo behar da, bai kantitate handitan fabrikatzeko inguruneetan bai banakako produkzioetan. Horretarako beharrezkoa da azken produktuaren balioztapena zabaltzea eta prozesuaren monitorizazio gisa ikustea. Ikuspegi hori prozesuko parametro guztien monitorizazioan zein oinarri materialaren kontrolari lotutako alderdietan edo manufakturazioko piezen azken manipulazioan aplikatu behar da. Lortutako informazioa denbora errealean tratatu behar da, errore posibleak agertzea iragarri eta, horrela, errore horiek ekiditeko beharrezko ekintzak erabakitzea ahalbidetuko duten ereduen sarrera gisa. Ikuspegi horrekin, MIDEMMA proiektu europarraren asmoa da mikrofabrikazioko prozesuetan “zero akats” metodologiak aplikatzeko soluzio global bat ematea, Europako ingurunean.

SOLUZIOA

MIDEMMAk errore/akats horiek ebazteari ekin dio, hainbat eremutan eraginda

MIDEMMAk errore/akats horiek ebazteari ekin dio, hainbat eremutan eraginda, esaterako metrologian eta manipulazioan, prozesuen monitorizazioan, kontrol sistema moldatzaileetan edo prozesuko datuetan oinarrituta erabakiak hartzen laguntzeko sistemetan.

EMAITZAK

Ikerketa eta garapen teknologikoko lan guztiak osatu ondoren, oso espektatiba oneko erakusgailuak atera dira

Ikerketa eta garapen teknologikoko lan guztiak osatu ondoren, oso espektatiba oneko erakusgailuak atera dira, proiektuko parte diren industriako agenteek etorkizunean ustiatu eta merkaturatzeko izango dituzten aukerei begiratuta.

APLIKAZIOA

Idekoren lan nagusia akatsak ezabatzea izan da hagin protesioen fabrikaziora bideratutako prozesuetan, espezifikoki proiektu honetako partaidea den Createch-Medical enpresaren jarduerari lotuta. Horretarako, garapen nagusiak bi ataletan egin dira nagusiki:
• Pieza neurtzeko eta monitorizatzeko sistemen garapena (makinaren barruan eta kanpoan)
• Doitasunezko fresaketa prozesuetan eta laser bidezko ablazioetan akatsak ezabatzeko metodologiak lantzea (monitorizazioan, simulazioan eta prozesu kontrolean oinarritutakoak).

IKERKETA LERROAK

Mekanizazio eta Ekoizpen sistemen lerroa, Doitasunezko diseinua eta mekanikako lerroarekin batera, ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuetan parte hartu du, eta lan horren emaitza izan da espektatiba oneko erakusgailuak, proiektuko parte diren industriako agenteek etorkizunean ustiatu eta merkaturatzeko izango dituzten aukerei begiratuta.

EKIPAMENDUA

MIDEMMA proiektua garatu den bitartean, Ultradoitasunezko laborategiko ekipamendua erabili da nagusiki. Zehazki, pieza neurketari buruzko garapenak confocal Sensofar PLµ Neox mikroskopioan oinarrituta landu dira; fabrikazio prozesuei buruzkoak, berriz, IK-Mill doitasunezko fresagailuan eta IK-Laser pikosegundotan pultsatutako laserraren bidezko ablaziorako makinan egin dira.

KIDEAK