ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

EMAT posizionatzailea

ERRONKA

Tren gurpilen egoera tentsionala tren sektoreko segurtasunari lotutako funtsezko alderdia da.

Tren gurpilen egoera tentsionala tren sektoreko segurtasunari lotutako funtsezko alderdia da. Gurpilek beren bizitza baliagarrian esperimentatzen dituzten segidako frenatze zikloak gurpilen egoera tentsionala aldarazten dute, konprentsibo izatetik erabat traktibo izatera igarota. Trakzio tentsio horiek oso-oso arriskutsuak izan daitezke errodadura bandan pitzadura txikiak egonez gero, izan ere, tentsio horiekin pitzadura handitu daiteke eta azkenean gurpila hautsi era katastrofikoan.

SOLUZIOA

Gurpilaren egoera tentsionala zuzena dela ziurtatzeko, EMAT Ultrasoinuen bidezko teknologiak (Electromagnetic Acoustic Transducer) gurpilaren hondar tentsioen profila neurtzea ahalbidetzen du

Gurpilaren egoera tentsionala zuzena dela ziurtatzeko, EMAT Ultrasoinuen bidezko teknologiak (Electromagnetic Acoustic Transducer) gurpilaren hondar tentsioen profila neurtzea ahalbidetzen du, Birrefringentziaren fenomeno fisikoari esker. EMAT bidezko ikuskapenean, hagunaren puntu batzuetatik sentsore bat pasatzen da, eta gurpilaren tentsioen egoera bolumetrikoa lortzen da puntu bakoitzean. Teknika ez suntsitzaile hau bereziki baliagarria da, zehatza delako eta neurketa azkar egiten uzten duelako. Halere, sentsorearen eta gurpilaren arteko posizio erlatiboa funtsezkoa da neurri zehatzak eta fidagarriak lortzeko eta, horrela, egoera tentsionala egokia dela ziurtatzeko.

EMAITZAK

IK4-IDEKOk, ikuskapen sistemen garapenean duen esperientziari esker, eskuzko gailu bat diseinatu du EMAT sentsoreak tren gurpilean duen posizioa azkar eta erraz kontrolatu ahal izateko.

IK4-IDEKOk, ikuskapen sistemen garapenean duen esperientziari esker, eskuzko gailu bat diseinatu du EMAT sentsoreak tren gurpilean duen posizioa azkar eta erraz kontrolatu ahal izateko. Hauek dira gailuaren ezaugarriak:
-Oso erraza da garraiatzen eta gurpilean jartzen.
-Ziurtatuta dago sentsorearen eta gurpilaren arteko kontaktua egokia izango dela, gailuaren diseinu mekanikoari esker.
-Sentsorearen mugimendua erraz eta azkar egin daiteke.
-Sistemak ez du elikadura elektrikorik behar, ez eta pneumatikorik ere.

Gailu berri hori probatu eta baliozkotu egin da bai laborategian (Ik4-Ideko) bai industrian (CAF), eta hobekuntza handiak lortu dira doitasun, fidagarritasun eta ikuskapen denboren murrizketari dagokienez.

APLIKAZIOA

Sistema hau garatzeak eta CAFen moduko fabrikatzaile ospetsu batekin elkarlanean aritzeak ekarri dute onartzea Ik4-IDEKO dela ultrasoinuen bidezko teknologietan agente espezializatua dela, hau da, mota honetako lana egiteko erreminta, ekipo eta profesional egokiak dituen agentea dela.
Gainera, gure zentroa duela urte batzuetatik hona saiakuntza ez suntsitzaileen eremuan eta, bereziki, tren sektorean egiten ari den apustu estrategikoaren emaitza da.

IKERKETA TALDEAK

IK4-IDEKOK, gainera, ibilbide luzea du trenetarako osagaien saiakuntzetan eta kalitate kontroletan erabilgarri diren ezagutzak ikertzen, sortzen eta aplikatzen, izan ere, sektore horretan funtsezkoa da piezen egoera ona eta beraien funtzionamendu segurua bermatzea.

EKIPAMENDUA

IK4-IDEKOk punta-puntako instalazioak ditu, eta instalazio horiei esker lehen lerroan gaude gure espezializazioan, bai maila nazionalean bai internazionalean. Ikuskapena eta Neurketaren eremuan egiten duen ikerketa jarduerari laguntzeko, laborategi berri bat inauguratu du, saiakuntza ez suntsitzaileetarako teknologiarik aurreratuenarekin, eta laborategi horri gehitu zaio, baita ere, eskuz ikuskatzeko IK4-IDEKON diseinatu eta garatutako sistemak, esaterako EMAT posizionatzailea.

KIDEAK