ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DWPM

ERRONKA

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak trenen gurpilen ikuskapenerako sistema aurreratu bat garatu du Danobatekin batera.

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak trenen gurpilen ikuskapenerako sistema aurreratu bat garatu du Danobatekin batera. Sistemak laser triangeluketa erabiltzen du ikuskapenerako, gurpilak egoera onean egotea bermatzen utzita eta tren bidezko garraioaren segurtasuna nabarmen hobetzen lagunduta. Higaduraren bilakaera aztertuta mantentze lanen prozesuak programatu eta optimizatu egin daitezke, bide batez lan horien kostuak murriztuta.

Hauek dira aurreko sistemarekin alderatuta dituen desberdintasunak: egun batean instalatzen da, diametroaren bereizmena, iragaite abiadura azkartzea, eta kalibrazio erraza. Gainera, Danobatek garatutako ekipamendu sendo eta zehatzen filosofiari eutsi zaio.

SOLUZIOA

Laser triangeluketaren bidez gurpilaren azalera 3Dn berreraiki daiteke, eta gurpilaren higaduraren parametro ezaugarriak atera.

Laser triangeluketaren bidez gurpilaren azalera 3Dn berreraiki daiteke, eta gurpilaren higaduraren parametro ezaugarriak atera. Lortutako doitasuna sistemaren egituragatik lortu da, izan ere, ekipamendua egonkor egotea ahalbidetzen du, trenek eragindako deformazio eta bibrazio guztiak xurgatzen dituelako. Ezaugarri hau ezinezkoa da muntatzeko errazak diren egiturekin, horietan hormigoizko egiturak saihesten dira eta. IK-IDEKOk bibrazioen azterketa egin du eta oinarririk behar ez duen eta, ondorioz, egun batean instalatzen den diseinu bat lortu du, zeinak merkatuan eskatzen diren doitasunak neurtzen dituen.

Kalibrazio prozesuak ere berehalakotasunaren filosofiari eusten dio, izan ere, trenbidea 10 minutu baino ez du okupatu behar kalibrazioa egiteko. Prozesu horretan osagaiak doitu beharra saihestuta.
Abiadura handiagoak lortzeko ahalegin bat egin da irudiak eskuratzeko softwareari dagokionez. Softwareak 800 argazki hartzen ditu segundoko, eta horietatik aukeraketa baten bidez 24 argazki uzten dira, handik laser proiekzioak lortzeko. Laser lerroak segmentatzeko/identifikatzeko prozesua gurpil aukera eta tipologia ugari aztertuz eta ikertuz lortu da.

Laser lerroa ebatzi eta gero lentearen distortsioak zuzentzen dira eta hiru dimentsioko espazioa proiektatzen da laster triangeluketaren bidez. Puntu lainoa berreraikuntza algoritmoan sartzen da, diametroa kalkulatu eta profila ateratzeko. Gurpilaren orientazioa edozein dela era, kalibrazioa erraza izateko eta neurketa egoki egiteko diseinatu da algoritmia.

EMAITZAK

Bidean instalatu den lehen neurketa ekipoa arrakastatsua izan da proba bankuan egindako lanari esker.

Bidean instalatu den lehen neurketa ekipoa arrakastatsua izan da proba bankuan egindako lanari esker. TRL faseak egin dira laborategiko teknologiatik industriako inguruneraino.
Profil neurgailuen merkatuko perdoirik estuenak lortu dira bezeroari eskatutako gutxieneko baldintzekin, bai ekonomikoki bai bidean instalatzeko denboraren aldetik.

APLIKAZIOA

Laser triangeluketaren teknologia hau beste sektore batzuetan ere aplikatu daiteke, esaterako, aeronautikan, automobilgintzan, elikagaigintzan…

IKERKETA TALDEAK

IK4-IDEKOn, Ikuskaritza eta Neurketa lerroa laser triangeluketan espezializatu da Software Adimenduna, Dinamika eta Kontrola eta Diseinu Mekanikoa ikerketa lerroen laguntzarekin, eta espezializazio horri esker garatu ahal izan da gailu hau. Sistema hauek garatzeak ekarri du onartzea IK4-IDEKO agente espezializatua dela ezagutzak merkatura transferitzeko sistemei dagokienez. Gainera, gure zentroa duela urte batzuetatik hona ikuspen artifizialaren eremuan eta, bereziki, tren sektorean egiten ari den apustu estrategikoaren emaitza da. IK4-IDEKOk, gainera, ibilbide luzea egina du bolumen handiko piezen hiru dimentsioko neurketara bideratutako ezagutzen ikerketan, sorkuntzan eta aplikazioan (Visup).

EKIPAMENDUA

IK4-IDEKOk punta-puntako instalazioak ditu, eta instalazio horiei esker lehen lerroan gaude gure espezializazioan, bai maila nazionalean bai internazionalean. Ikuskaritzan eta neurketan egiten dituen ikerketa lanetan laguntzeko, aurten laborategi berri bat inauguratuko du saiakuntza ez-suntsitzaileetarako teknologiarik aurreratuenekin, neurketa ekipo honen showrooma osatzeko. Hasieran Showrooma proba banku moduan erabili zen, ekipoa baliozkotzeko.. Banku horretan egindako proba dinamikoei esker, non ardatz muntatuak 10km/h-ko abiaduran ere desplazatzen diren, produktuaren industrializazioan sortzen diren arazoak murriztu ahal izan dira.