IK4-IDEKOren Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroa sistema ziberfisiko berrien
diseinuan eta garapenean zentratzen da, industria prozesuetan makinen
prestazio dinamikoak hobetzeko eta haien bibrazioak kentzeko.
Lerroa osatzen duten profesionalek emaitza garrantzitsuak lortu dituzte
2014an, eta horietatik garrantzitsuena motelgailu aktiboen aplikazioa da,
fresatze prozesuetan produktibitatea areagotzeko.
Datuen azterketarako teknologia aurreratua erabiltzeak, user-friendly gailu
eramangarriak garatzeko aukera ematen du, makinen bibrazioak erregistratu
eta prozesatzen dituztenak, arazoak diagnostikatu eta soluzio egokienak
diseinatzeko. Urte askotan zehar bibrazioen portaeraren inguruan sortutako
ezagutzari esker, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola taldeak, makinen
portaera dinamikoaren ikerketara bideratutako plataforma eramangarri eta
usefriendly-a garatu du.
Taldeak 8 diagnosi eta jardute guneren informazioa biltzen du, bibrazio arazoak
zuzenean pairatzen dituzten pertsonek gehien eskatzen dituztenak hain zuzen
ere, hau da, industriaren lehiakortasuna hobetzeko ekarpenak egiten dituzten
pertsonek eskatzen dituztenak, hala nola, makinen mantentze lanak egiten
dituzten pertsonek, makinen muntaketa partziala zein azken muntaketa egiten
duten pertsonek eta makinen prestatze lanak egiten dituzten pertsonek edo
prestatzaileek eskatzen dituztenak.
Gailu eramangarriak makinen bibrazioak erregistratu eta prozesatzen ditu
jasaten dituen arazoak diagnostikatzeko.
Bibrazioak kentzeko sistemen eremuan, hauek ere egin dira: hodiak
hariztatzeko prozesuetan txirbilak hausteko sistema bat diseinatu da, diskoak
eta ardatzak artezteko makinetan artezteko prozesuan bibrazioak kendu dira,
eta automatikoki sintonizatzen den eddy current motelgailu bat garatu da,
eskuairetan bibrazioak kentzeko.
2014an, autokitzikatutako bibrazioak edo txaterra kentzeko teknikak ikertu
ditu lerroak, ebaketa gunetik hurbil dagoen azelerometro baten seinalearen
berrelikaduran oinarrituta. Horretarako, SORALUCE etxearen fresatzeko makina
batean OPEN CNC kontzeptua sartu zen eta, horrez gain, begizta gehigarri bat
ere sartu zitzaion. Emaitzak oso itxaropentsuak izan dira, eta teknika horren
ahalmena jartzen dute agerian.
2.3.5
DINAMIKA ETA KONTROLAPuntako teknologia bibrazioak
kentzeko.
02.3
Ikerketa
lerroak
IKERKETA ETA GARAPEN
TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA
MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAKI
02.2 NAZIOARTEKO JARDUERAI
02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02