Previous Page  23 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 23 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

ikertu eta hobetzeko, eta, honetan, azpimarratzekoa da laser bidezko mozte

prozesuaren garapena, 5000W-ra arteko potentziekin eta 20 mm-ko lodiera arte

duten materialekin, xaflak mozteko sistemetan bezeroek duten lehiakortasuna

handitzeko.

Material ekarpeneko teknologien alorrean, laser potentzia kontrolatzeko

begizta itxiko sistema bat garatu da, prozesuan zehar sortutako gai urtuaren

putzuaren tamaina abiapuntu hartuta, prozesua egonkorragoa eta fidagarriago

izatea ahalbidetuta.

Industriako fabrikaziorako eta ekoizpenerako teknologietan dituen ahalmenak

eta esperientzia oinarritzat hartuta, lerro honek scaffoldak fabrikatzeko makina

bat eta prozesu bat garatu ditu; horrela, bide batez, bere espezializazio eremua

ehunen ingeniaritzarako prozesu berrietara zabaldu du, osasungintzaren

sektorean, zehazki. Scaffoldak material biobateragarrizko matrizeak dira,

non tratatuko diren pazienteen zelula amak sartzen diren. Horrela, paziente

bakoitzaren informazio espezifikoa duen ehuna birsortu daiteke, kartilago

pertsonalizatua emanda. Proiektu horretan, DANOBAT, GOITI eta MONDRAGON

HEALTHekin batera aritu gara elkarlanean, eta lankidetza horretan scaffoldak

fabrikatzeko prozesua aztertu da, bai eta scaffolden diseinuak zelulen hazkunde

abiaduran duen eragina ere.

2.3.6

FABRIKAZIO

PROZESUAK

02.3

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02