Previous Page  18 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 18 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

Eremu honetan egin den beste soluzio bat da triangulatzaileek sortutako

maiztasun handiko irudiak eskuratzeko softwarearen garapena, gurpila

iragaitean ikuskatu ahal izateko eta trenen mantentze lanak azkarrago egiteko.

Gainera, fotogrametriako algoritmoak eta ekipo osoaren sinkronizazioa

ekipamendu osoaren automatizaziorekin bat egiteko bitartekoak ezarri

dira. Azpimarratzekoa da Berrikuntza Estrategikoko lerroarekin elkarlanean

garatutako INTELSUITE tresna, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza

Fakultatean industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleen

prestakuntzarako pentsatua; izan ere, berari esker “Enpresa Estrategia eta

Berrikuntza” irakasgaiko ikasleek Adimen Lehiakorra praktikan jartzeko

oinarrizko ezagutzak eduki ahal izango dituzte, eta praktika gidatua egin

ahal izango dute INTELSUITE softwarearekin (BUSINESS bertsioa) eta Zaintza

Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren praktikan software profesionala

erabiltzeak dauzkan onurak eta eraginkortasuna in-situ egiaztatu.

Ekitaldi honetan ekindako garapen garrantzitsuenen errepasoa bukatzeko,

azpimarratuko dugu makinak kudeatzen laguntzeko Smartphonetarako garatu

diren hainbat aplikazio. Aplikazioen garapenean datu prozesamendurako

arkitektura banatua erabili da, aplikazioak berriz konfiguratzeko aukerak

handituta eta makinak mugikortasunaren eta cloud computingen eremuari

lotzera lortuta.

Hauek dira, besteak beste, ekitaldi honetan jardueraren ikerketa lerro nagusiak:

fabrikazio sistemak konpontzeko errealitate areagotua eta errealitate birtuala

txertatuta, makina-erremintaren bizitza zikloa luzatzeko mantentze lanak

era adimentsuan egitea, makinen mantentze lanen prozesuak efizienteagoak

egitea, makinen osagaien bizitza erabilgarriaren zikloa handitzea eta ekoizpen

geldialdiak gutxitzea eta horrekin kostuak murriztea. Ekipamendu horien

osagai eta piezen bilakaerari buruzko datuak prozesatzea ahalbidetzen duten

teknologiak garatu dira, horien bitartez ekipamenduen bizitza erabilgarria

kalkulatu ahal izateko eta, bide batez, beraien bizitza zikloa aurreikusi,

mantentze lanek eragindako geldialdiak hobeto planifikatu eta kostuak

murrizteko gai izateko.

2.3.3

SOFTWARE

ADIMENDUNA

02.3

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02