Previous Page  14 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 14 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

unitateak sortuta. “Intelligence for everyone” edo, beste era batera esanda, “adimena

denontzat” da Intelsuiteren lema. Ekimena erabat arrakastatsua izan da, eta jada 2.000

erabiltzaile baino gehiago ditu. Hainbat herrialdetako Korporazio, Enpresa Txiki eta

Ertain, Unibertsitate, Elkarte eta Teknologia Zentro batzuk badituzte jada Intelsuiteren

lizentziak. Ezin dugu ahaztu Patricio Echeverria Korporazioan ZT/ALko unitate bat

sortzeko eta Intelsuite-Corporateko lizentzia bat saltzeko egin den aholkularitza lana.

Eta bukatzeko, azpimarratuko dugu lerroaren partaidetza bikaina ZT/ALko

VISIO 2014

kongresuan, non Adituen batzordeko kide gisa parte hartu genuen, eta artikulu bi,

“Adimen Lehiakorra, funtseko jarduera negozio eredu berrien dibertsifikazioan” eta

“I+Ga adimen lehiakorraren atzean: teknologia berriak eta tresnak” izenekoak, idazten

egindako lana.

Teknologiak balioesteko eta ustiatzeko prozesuetan zentratu da lerroa; hori izan da

bere ikerketa eremua. Ekonomia globalean lehia baldintza berriak daude; hori dela-

eta, zentro, unibertsitate eta enpresa askok ikerketetan eta garapenetan inbertsioak

egitearen hautua egin dute, produktu berriak eta zerbitzu arrakastatsuak etengabe

merkaturatzeko eta berrikuntzak egiteko asmoarekin. Halere, ez dira beti markatutako

helburura iristen; horrenbestez, garapen asko ez dira azkenean industrializatzen, ez

eta arrakastaz merkaturatzen ere. Arrazoi horregatik, eta ikerketek eta garapenek

emandako emaitzen bitartez berrikuntza sustatzeko helburuarekin, Berrikuntza

Estrategikoko lerroak, 2014ko ekitaldian, teknologiak balioesteko esparru bat garatu

du, literaturaren berrikuspen zabal batean oinarrituta. Azaldutako esparrua hainbat

etapez osatutako prozesu bat da, eta hainbat laguntza metodo ditu prozesu hori

errazago gauzatzeko. Lan horren emaitza izan da zientzian eragina duen aldizkari

baten argitalpena.

Era berean, Estrategiaren eta Teknologiaren kudeaketan sakondu da, Adimen Lehiakorraren

kudeaketan,

eta sakontze horretan, Athenea proiektuari esker, landu ahal izan da

Adimen Lehiakorreko unitateak definitu, garatu eta ezartzeko prozesu metodologikoen

hobekuntza eta ZT/AL egiteko informazio iturrien biltegiko komun baten lanketa

eta sailkapena. Atheneak, gainera, datu meatzaritzarako eta informazioa ateratzeko

algoritmoak aztertu eta Adimen Lehiakorrean aplikatzeko ezagutzak sakontzeko

balio izan du. Horretarako, proba algoritmikoen plataforma bat garatu da, probak

automatizatzeko eta algoritmo eta edukiak gomendatzeko sistema batzuk sakon

aztertzeko.

Dibertsifikazio Prozesuak

dira aurrerapenak egiten jarraitu duen beste

ikerketa lerro bat, eta, bukatzeko,

Teknologiak balioesteko eta ustiatzeko prozesuak

ditugu, non ikertzen jarraitu den Proiektu Europarrak ustiatzeko eta zabaltzeko lanetan

beharrezkoak diren jarduerak definitzeko ereduak lortzeko. Eredu horiek erabat frogatu

dira

"Axleinspect"

izeneko 7. Esparru Markoaren proiektu europarrean, eta, partzialki,

Hippocamp

eta

Ease-R3

proiektuetan.

02.3

2.3.1

BERRIKUNTZA

ESTRATEGIKOA

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02