Previous Page  12 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 12 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

Aldi berean, Europako ikerketarekin lotura duten agente instituzional guztiekin

harremanetan jarraitu du: eskualdekoak (EJ-Gobierno Vasco, SPRI, Innobasque),

nazionalak (CDTI, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioa) eta europarrak

(Europar Batzordearen Zuzendaritzak eta EIT-European Institute of Innovation &

Technology).

Gainera, Innobasquerekin batera aritu gara I+G-ko nazioarteko proiektuen gaineko

ikastaroa ematen, Europako ikerketa eszenatokian hasi nahi duten industriako

eragileak kontzientziatu eta prestatzeko.

Eremu operatiboago

batean, 2014an, IK4-IDEKOk 9 proiektu europarretan parte

hartu du (horietako batean gidari lanak egin ditu), eta beste 3 proiektu berri

onartu dizkiote. Proiektu berriak 2015ean abiatuko dira. Gure proposamenetan,

inoiz baino gehiago, hainbat alderdi azpimarratzen ari gara, esaterako hauek:

industria eragina, transferentzia teknologikoa eta ikerketaren emaitzen

etorkizuneko ustiapena, zeina Europako Batzordearen ustez H2020 programako

funtsezko puntua baita. Adibide gisa, azpimarratzekoa da IK4-IDEKOren partaidetza

proaktiboa EFFRA elkarteak ustiagarritasuna, transferentzia teknologikoa eta

proiektuen eragina areagotzeko antolatutako foroetan, bai eta gai berari buruzko

proiektuen klusterrak abian jarri eta dinamizatzeko lanak ere, esaterako zero

akastuneko fabrikazioaren gainekoak. IK4-IDEKOk emaitzen ustiapenerako berez

eta erregistratuta duen metodologia gero eta presentzia handiagoa edukitzen ari

da bai onartutako proiektuetan bai prestatzen ari diren proposamen berrietan.

Aurrerantzean,

H2020 programako fabrikazio aurreraturako aukerak,

NMP-ICT-FoF

ohiko programetan ez ezik, erronka sozialekin lotura handiagoa dutenetan ere

aurkitu ahal izango dira (Garraioa, Energia edo Osasuna).

Zehazki, fabrikazio adimenduna (edo Industria 4.0 kontzeptua) hainbat

eszenatokitan batera agertzen ari da bat-batean, eta horrek aukera berriak

irekitzen ditu IK4-IDEKOren alor honetako know-howerako. Aldi berean, hitzarmen

bidez (Spire, Robotics, Photonics, BigData) zein erakundeen bitartez (JTIs Ecsel,

CleanSky, Shift2Rail) lankidetza publiko-pribatuak sortzeak bizkortu egin du IK4-

IDEKOren nazioarteko jarduerarako dibertsifikazio estrategia bat definitzeko eta

abian jartzeko prozesua.

Nazioarteko

jarduera

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

02.2

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK