Previous Page  7 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 7 / 40 Next Page
Page Background

Ikerketa eta

garapen

teknologikoaren

departamentua

02

BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02

Ikerketa eta Garapen Teknologikoko departamentuan, 2014. urtea honako

jardute ardatz hauengatik bereizi da: ikerketa lerroen garapena, non fabrikazio

teknologietan dugun espezializazioaren alde egin dugun; gure ikerketa lana

bezeroentzako balio bihurtzea, balio handiko transferentzia proiektu ugariren

bitartez; eta lankidetza eta sareak ezartzearen aldeko apustua, bai irakaskuntzaren

alorrean bai teknologiaren eta enpresen alorrean, aurreko bi ardatzen garapenari

eusteko.

Ikerketaren eremuan, gustatuko litzaidake gure ikertzaile taldeek izandako hainbat

lorpenei errepaso bat ematea. Fabrikazio prozesuen eremuan, jauzi garrantzitsua

eman da metal gogorrak torneatzeko prozesuetan gas kriogenikoak likido hozgarri

moduan erabiltzeko egindako esperimentuekin. Software adimenduko taldeak,

berriz, makina-erreminta asko batera monitorizatzeko plataforma unibertsal bat

garatzen jardun du nagusiki, bere ahalegin asko horretara bideratuta, eta diseinu

eta doitasunezko ingeniaritzako ikertzaileek, ordea, ekipamenduen kalibrazio

bolumetrikorako konplexutasun eta kostu txikiko sistemak garatu dituzte,

koordenatu bidez neurtzeko makinen neurketan eta konpentsazioan erabiltzen

diren algoritmia tekniketan oinarrituta. Horiek gure ikerketa jardueraren adibide

batzuk baino ez dira; dokumentu honetan aukera izango dugu gure jardueraren

beste emaitza asko zehatzago ezagutzeko.

Aurreko urteetan bezala, fabrikazioaren eremu akademikoan garrantzitsuak diren

foroetan egoten jarraitu dugu, esaterako CIRPen, eta, dibulgazio zientifikoarekin

konprometituta, artikuluak argitaratzen jarraitu dugu. Zehazki, 10 artikulu

argitaratu ditugu gure espezializazio eremuan erreferentziakoak diren indexatutako

aldizkarietan.

Era berean, 2014an bultzada handia eman zaio Ikuskapen eta Neurketaren

eremuari, non, ikerketa lana ez ezik, lan handia egin dugun industrian benetako

aplikazioak izango dituzten eta 2015ean inauguratuko diren laborategi berrietan

gauzatuko diren erakusgailuak eta prototipoak diseinatu eta garatzen.

Nazioartean, 2014an, 9 proiektu europarretan parte hartu dugu eta gure 3

proposamen berrien aldeko ebazpena eman dutela jakin dugu. Proposamen

berri horiek 2015ean jarriko dira abian. Foro interesgarrietan presente egoteak

ahalbidetu egin digu fabrikazio aurreratuko ingurunean erreferenteak diren

harreman zientifiko teknologikoak lantzen jarraitzea.

Antolaketaren ikuspuntutik, eta ikertzaileak gure espezializazioaren funtsezko

arloetan biltzeko helburuarekin, 2014an erabaki genuen Diseinu Mekanikoa eta

Mikro eta Ultradoitasuna lerroak elkartzea eta ikertzaile talde bakarra sortzea,

Diseinua eta Doitasunezko Ingeniaritza izenarekin.

Aurretik esandako bigarren ardatzari dagokionez, 2014. urteamugarri esanguratsua

izan da departamenturako, eragin handiko transferentzia proiektuen ikuspuntutik.

2014an gure bezeroekin batera aritu gara teknologikoki aurreratuak diren

proiektuetan, ia gure espezializazio arlo guztien garapenak erabilita, ekarpen