Hasteko, azpimarratzea gustatuko litzaidake
ingurunean zailtasun ekonomikoak egon diren
arren eta I+Gko jardueretarako erabilgarri egon
den diru publikoa zein pribatua mugatua izan den
arren, ekitaldia bukatu dugula eta positibotzat jo
dezakegula.
01.2
Ramón Uribe - Echeberría
IK4-IDEKOko zuzendari gerentea
Atal ekonomikoari dagokionez, 7,8M€ fakturatzera iritsi gara,
hau da, aurreko ekitaldian fakturatutakoaren antzeko zifra
lortu dugu. Zenbaki horretatik %65 I+G alorrean enpresetarako
egindako kontratupeko lanetatik etorri da edo, beste modu
batera esanda, teknologiaren transferentziatik. Gainerako %35a,
berriz, administrazio publikoen laguntzekin finantzatzen den
ikerketa orokorretik etorri da.
Enpresekin lankidetzan aritzea eta haiei teknologia transferitzea,
gure azken misioa eta zentroaren izateko arrazoia da. Hau, %7
hazi da, arrakasta nabarmena izanik. Logikoki, emaitza horiek
ez dira kasualitatearen emaitza; esan nahi dute merkatura
bideratutako I+G+b-a garatzen egindako ahaleginak gauzatu
direla eta, horrekin batera, enpresekin harremanak izateko
eredu propioak ditugula, enpresen premiei erantzunda teknologia
eraginkortasun handiz transferitu ahal izateko.
Adimen lehiakorraren berezko tresna sorta bat eta gure
bezeroekinepeertaineta luzeraelkarlaneanaritzekoplanak, beste
gauza batzuen artean, erraztu egiten digu enpresekin aliantza
estrategikoak izatea. Horrela, batera garatu ditzakegu, gauden
ingurune global honetan, egiten dugunamodu eraginkorragoan eta
efizienteagoan egitera denok behartzen gaituen inguru honetan,
alegia, lehian jarraitzeko beharrezkoak dituzten berrikuntzak.
Horren erakusgarria da makina-erremintetan mekanizazio
prozesuek sortarazten dituzten bibrazioak desagerrarazteko
merkaturatu den moteltze aktiboko teknologia, mundu mailan
aitzindaria dena.
Transferentzia jarduera hori ezinezkoa litzateke ikerketa
orokorreko jarduerarik gabe, izan ere, horrelako jarduerekin
gure enpresekin batera proiektuak garatzeko prestatzen dira,
teknologia eta ezagutzak garatuta. Atal honetan azpimarratzekoa
da Eusko Jaurlaritzaren zein administrazio zentralaren I+G-
ko programa nagusietan izandako partaidetza aktiboa. Zentzu
horretan, azpimarratu behar dugu ikerketa gune europarrean
izan dugun partaidetza; 2013an, H2020 programa garrantzitsua
inauguratu zen bertan, eta horrek esan nahi du datozen 7 urteetan
inbertsio handia egingo dela I+G alorrean.
H2020 programa berri horrek, non 3 proiektu berritan parte hartu
baitugu, aurreko programa europarretik etorritakoak osatzen
ditu eta berari zor zaio zentroaren guztirako diru sarreren %15;
horrek erakusten du, beraz, zein sendo dagoen gure presentzia
ikerketa esparru garrantzitsu horren barruan.
Bukatzeko, 2014ko ekitaldian garatutako jarduerak gurekin
partekatzera gonbidatzen zaituztegu eta pixka bat gehiago
sakontzera ekitaldiko alderdirik nabarmenenak, ondorengo
orrialdetan azaltzen direnak.
Zuzendariaren mezua
MEZU INSTITUZIONALA
AURKIBIDEA MEZU INSTITUZIONALA 01 01.1 LEHENDAKARIAREN MEZUAI
01.2 ZUZENDARIAREN MEZUA