Previous Page  4 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 4 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02 AURKIBIDEA MEZU INSTITUZIONALA 01

Berriz ere, atsegin handiz emango diot itxiera IK4-

IDEKOkekitaldianegindako jarduerenerrepasoari.

Ezer gutxi gehiago esan daiteke Teknologia

Zentroek gure ingurune sozioekonomikoan duten

eta izaten jarraitu behar duten zereginaren

gainean. Honen moduko aldaketa unean,

Zientzia eta Teknologiako Euskal Sarearen

berrantolaketan bete-betean sartuta gauden

honetan eta Industry 4.0ak dakarren paradigma

berriaren aurrean, orain da, inoiz baino gehiago,

irmoki jarduteko eta apustuei eusteko unea.

01.1

Iñigo Ucín

IK4-IDEKOko lehendakaria

Azken garaian esaten ari den moduan, laugarren iraultza in-

dustrialaren atarian gaude, eta aldaketak aurrez ikusi eta

haiei aurrea hartu dezaketenak baino ez dira gai izango al-

daketa horiek arrakastaz kudeatzeko. Zalantzarik gabe, kan-

poko erakundeekin lankidetzan aritzea da eta izango da gero

ere, datozen urteetan arrakasta izateko gakoetako bat.

Zentzu horretan, IK4-IDEKO desberdina da, enpresen premie-

tara egokitzeko gai baita, une oro bikaintasun zientifikoa

zainduta bere espezializazioan.

Industrietako errealitatearekin harreman gertukoa eta zuzena

izateak lagundu egin dio transferentzia teknologikoan maila

handietara iristen, maila horiek ezinbestekoak izanik, benetan,

enpresa ehunaren lehiakortasuna ziurtatzeko. Horren erakusga-

rri dira, gainera, ekitaldi honetan enpresekin batera garatutako

163 proiektuak. Bizi-bizi aldatzen ari den testuinguru honetan,

IK4-IDEKO moduko Teknologia Zentroak funtsezko euskarriak

dira hain desiratutako berpizte ekonomikoari lotuta dagoen

I+Gko jardueraren egonkortasuna eta sendotasuna lortzeko.

Errepaso honetan, ez nuke nahi niri dagokidan zatia amaitu

urtetik urtera, modu batean edo bestean, abentura honetan

jarraitzen lagundu diguten eta hori ahalbidetu duten guztiei

eskerrak eman gabe. Eskerrik asko, beraz, Administrazio Pu-

blikoei, garatzen eta espezializatzen eman diguten laguntzaga-

tik; eskerrik asko ere enpresei, gure ekarpenetan eta gaitasu-

netan konfiantza izateagatik, eta eskerrik asko, baita ere, IK4

Aliantzako gure bazkideei eta Zientzia eta Teknologiako Euskal

Sareko gainerako agenteei. Eta bukatzeko, eskerrak egunero-

egunero beraien ahaleginekin eta ilusioarekin I+G+b-aren gur-

pilari bere bidea egiten laguntzen diotenei.

Lehendakariaren mezua

MEZU INSTITUZIONALA

01.1 LEHENDAKARIAREN MEZUA

I

01.2 ZUZENDARIAREN MEZUA