Previous Page  8 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 8 / 40 Next Page
Page Background

Ikerketa eta

garapen

teknologikoaren

departamentua

02

BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02

gisa. Hona hemen adibide batzuk: tren gurpilen profila eta diametroa iragaitean

neurtu eta neurketa ikusteko sistemak, DAS bibrazioen aurkako sistemaren

transferentzia edo instalazio bakoitzera egokitu daitekeen geruza aniztuneko

Control System baten garapen integrala.

Jarduera hauek, Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko departamentutik bultzatu

badira ere, ikerketa jarduera markatu ere egin dute. Izan ere, gure ikerketa

lana zuzentzen lagunduko diguten benetako berrikuntza premiak identifikatzea

ahalbidetu du.

Jarduketa honen adibiderik garbiena, seguruenik, Industry 4.0 Garapen

Teknologikoko Plan baten diseinua izan da. Plana gure bezero garrantzitsu

batzuentzat diseinatu da, eta bertan IK4-IDEKOk zeregin garrantzitsua izan du,

ikerketa faseetatik hasita.

Eta horretarako, Ikerketa eta Garapen Teknologikoko departamentuan lanean

jarraitzen dugu lankide sare indartsu bat sortzeko, gure espezializazioaren

osagarri diren gaietan aurrera egitea errazagoa izan dadin eta gure ikerketa

lanen emaitzak hartuko dituztenengana azkar eta seguru iristeko, industriaren

premiekin bat datozen garapen teknologikoen bitartez.

Zentzu horretan, eta berritasun moduan, esan dezakegu duela gutxi nazioarteko

hainbat plataformetan sartu garela, esaterako, SECPho eta EMVA plataformetan,

fotonikaren eta Machine Vision eremuan, bai eta AEND plataforman ere, ikuskapen

ez suntsitzailearen eremuan. Azken eremu horretan, gainera, kide aktiboak izan

gara tren sektorerako ikuskapen ultrasonikoko prozesuak arautzeko Europa

Foroan. Horrez gain, azpimarratzekoa da Olympus NDTrekin eta EDEVISekin

egindako elkarlana. Olympus NDT munduko liderra da ultrasoinu eta eddy current

bidezko ikuskapenerako teknologian, eta EDEVIS, berriz, termografia aktiboko

teknologian.

Play Video