Previous Page  16 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 16 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

duen torneaketa prozesu baten definizioa. Prozesu berri hori garatu den aldi berean,

prozesu hori gauzatzeko gai izango den makina berri baten zehaztapenak konfiguratu

dira. Prozesua garatzea eta aldi berean makinaren zehaztapenak konfiguratzea behin

eta berriz egiten den zerbait da, azkenean emaitza industrializatzeko modukoa izan

dadin.

Ekoizpen prozesua ingurumenaren aldetik efizienteagoa izatea premisa moduan

hartuta, tresna, prozesu edo makina iraunkorragoak garatu dira. Prozesu batzuk

definitu dira, non artezketa prozesuak lehorrean edo lubrifikatzailearen ahalik eta

kantitaterik txikiena erabiliz egin daitezkeen, eta hozteko haizebideak garatu dira,

prozesuaren errendimendua hobetuta eta tresnen kontsumoa nabarmen murriztuta.

Identifikatu da, baita ere, zer prozesutan izan zitekeen bideragarri lubrifikatzaile

kantitaterik txikienez artezteko prozesu bat edo lehorrean arteztea.

Mekanizazioko eta ekoizpen sistemetako lerroak torneaketa, fresaketa eta artezketa

arloak ikertu ditu nagusiki, bai industrian gertatzen diren arazoak konpontzeko,

esaterako, helize izenez ezagutzen diren artezketa markak, bai mekanizazio prozesu

berrien bideragarritasuna aztertzeko, esaterako, lubrifikatzaile kantitaterik txikienez

artezteko prozesua edo hozketa kriogenikoz lagundutako prozesuak.

Urtean zehar egindako proiektuetatik, azpimarratu daiteke O&G sektorerako

fresaketa soluzio bat definitzera bideratuta egindako lana. Sektorea eta bere

premiak aztertu dira, eta, horrekin, joerak, aukerak, datozen urteetan egon daitekeen

eskaera, lehiakideak eta gaur egun erabiltzen diren soluzioak identifikatu dira. Gure

bezeroarentzat estrategikoak diren piezak identifikatu dira, eta ondoren beraien

mekanizaziorako bideen egungo egoera aztertu da.

Eragiketa kritikoak definitu dira, eta makina eredu batean mekanizazio probak egin

dira, tresnarik esanguratsuenak erabiliz, makinaren ahalmena egiaztatzeko eta

pieza eredu horien mekanikaziorako bideen gaur egungo egoeran egin daitezkeen

hobekuntzak ikusteko.

Landu den beste eremu bat hau izan da: motor aeronautikoetarako turbina diskoak

eraginkortasun handiagoz eta ebaketa gutxiagorekin mekanizatzeko aukera emango

2.3.2

MEKANIZAZIO

ETA PRODUKZIO

SISTEMAK

02.3

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02