Previous Page  20 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 20 / 40 Next Page
Page Background BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02

Horrez gain, azpimarratzekoa da DANOBATGROUPi emandako laguntza NDT

eta Machine Vision soluzioak aukeratu, diseinatu eta baliozkotzen, zeinak

eskaintzen dituzten fabrikazio eta mantentze lanetarako lerro integraletan

instalatuta baitituzte. Eta nabarmendu egiten dugu trenen gurpilen osagaiak

fabrikatu eta zaintzeko soluzio bietarako proiektuetan, hurrenez hurren,

egindako lana.

Ikerketaren alorrean, ordea, besteengandik bereizteko bi apustu nagusiak

ikuskapen ez suntsitzaileko tekniken inguruan artikulatu dira, esaterako

elementu bakarreko eta elementu aniztuneko ultrasoinuak, termografia

aktiboa eta Eddy current, baina fotogrametriako neurketa sistemen inguruan

ere artikulatu dira (2D/3D Machine Vision).

· Termografia aktiboaren eremuan,

garatu egin dira ereduak, transduktoreak

diseinatzeko metodologiak (bai iturri induktiboak bai laser iturriak) eta

dinamika termikoko prozesamendu teknikak, osagai metalikoen gainazalen

ikuskapenerako, eta emaitza esperimentalen bitartez egiaztatu egin

da teknologia horrek likido sarkorretan edota partikula magnetikoetan

oinarritutako ikuskapen prozesuak ordeztu ahal dituela, automatizazio eta

malgutasunik handienak bereizgarri gisa eskainita.

·

Elementu aniztuneko ultrasoinuen alorrean,

transduktoreen eta belaunaldi

berriko prozesamendu tekniken diseinuan aurrera egin da, energia nuklearraren

sektorekoak moduko oso aplikazio murrizgarri eta erantzukizunezkoetan

akatsak ikuskatzeko.

·

Eta bukatzeko, Fotogrametriaren inguruan

, eredu berrietan puntako ikerketei ekin

zaie, ikuspen bidezko neurketa sistemen neurketa ziurgabetasuna aurreikusi

eta kontrolatu ahal izateko eta, horrekin batera, nazioarteko araudiarekin bat

datorren trazabilitatea eduki dezaten.

2.3.4

IKUSKARITZA

ETA NEURKETA

02.3

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA