Previous Page  25 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 25 / 40 Next Page
Page Background

Lerroko ikertzaileek doitasun handiko fabrikazio teknologiak garatu dituzte,

doitasunezko tornu berri baten diseinuari eta balioztapen geometrikoari/

funtzionalari eusteko DANOBATerako, eta, eremu horretan jarraituta,

oftalmologiarako doitasunezko tornu bat prest jarri eta entregatu zaio AJL

Ophthalmic S.A. enpresari.

Eta bukatzeko, ekitaldi honetan zehar, hobi tornuaren diseinua berrikusi

da DANOBATerako (DRSrako), eta, software adimendunaren lerroarekin

elkarlanean, IDK-Blue diseinatu da, makina-erreminten energia kontsumoa

neurtzeko ekipamendu bat, alegia.

Diseinua eta Doitasunezko Ingeniaritzako ikerketa lerroak doitasuna funtsezko

garrantzia izango dueneko mekanismo kontzeptu berriei lotutako ikerketa

proiektuetan jardungo du. Hala, nabarmendu egiten dira askatasun maila

ugariekin posizionatzeko mahaiak garatzeko proiektuak eta piezak segimendu

askean mekanizatzeko dinamikotasun handiko eragingailuak garatzekoak.

Horretarako, diseinu ziklo osoari helduko zaio, zeina honako fase hauek

baititu: Zehaztapenen definizioa; mekanismoaren kontzeptualizazioa eta bere

arkitektura, diseinua eta portaera simulazioa, kalkulu estatiko, dinamiko,

termiko eta, egokia denean, multifisikoekin ere bai, eta, azkenik, prototipoak

egiteko eta ezaugarritze esperimentaleko fasea. Bukatzeko, eta doitasuna

hobetzeko fase esperimentalarekin jarraituz, makinen portaera termikoa

iragartzeko eta konpentsatzeko ereduak lantzen jarraituko da, jatorri

geometriko eta grabitazionaleko kalibrazio bolumetrikoa gehituta. Azken ildo

horretan, sistema bat lantzen ari da, zeina makina bere lan bolumenean duen

posizionamendua kalibratzeko makina batean txertatu ahal izango den.

BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 IK4 RESEARCH ALLIANCE 06 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04

2.3.7

DISEINU ETA

DOITASUNEZKO

INGENIARITZA

02.3

Ikerketa

lerroak

IKERKETA ETA GARAPEN

TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA

MEZU INSTITUZIONALA 01 AURKIBIDEA 02.1 ARGITALPENAK ETA KONGRESUAK

I

02.2 NAZIOARTEKO JARDUERA

I

02.3 IKERKETA LERROAK IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02