Previous Page  38 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 38 / 40 Next Page
Page Background

06.2

Bost urteko krisi ekonomiko latza gainditzen hasi

berriak gara ozta-ozta, eta enpresek suspertze-

fase neketsuari egin behar diote aurre. Egoera

konplexua da; etengabeko aldaketa du ezaugarri,

eta gero eta lehiakorrago izan beharraren

erronkari egin behar zaio aurre.

Ezegonkortasun-egoera honetan, are garrantzi handiagoa hartzen du

IK4 Aliantza Teknologikoaren lanak. Gure gain hartu behar dugu

lidergoa enpresentzat aukerak bilatzeko lanetan, eta aukera horiek

enpresen beharretara egokitzeko eta beren apustu estrategikoaren

ardatz bihurtzeko gai den kide teknologikoa izan behar dugu.

Horren berme dugu azken urteotako ibilbidea. Oso testuinguru eko-

nomiko txarrean, gure posizionamendua sendotu dugu, eta, ikerketa

aplikatuan, Europako erreferentzia nagusietakoa gara. Horren on-

dorioz, Europako lehenak gara enpresa pribatuekiko kontratuetatik

datozen diru-sarreren ehunekoari dagokionez (% 60 inguru).

Bestalde, urteko diru-sarrerei 100 milioi euroren gainetik eustea

ere lortu dugu; hala, Europako 10 korporazio teknologiko nagusien

artean finkatu gara.

Datu positibo horiek ikusita, ordea, ez dugu bertan gozo gelditu

behar; aitzitik, jarduera-esparru berriak zabaltzeko aukerak hau-

temateko eta haietaz baliatzeko ahaleginarekin dugun konpromisoa

indartu behar dugu. Ildo horretan, indartu egin dugu Horizon 2020

programaren aldeko apustu garbia. Oso garrantzitsua dugu I+G+Bra

Europatik datozkigun diru-sarrerak % 50 handitzeko helburua. Hala,

130 milioi euro jasoko genituzke guztira bide horretatik Horizon 2020

programak irauten dituen zazpi urteetan.

Asmo handiko helburu hori VII. Esparru Programan parte hartzean

lortu ditugun emaitza bikainetan oinarritzen da, baita Europa mailako

kudeaketa- eta iritzi-organoetan, gobernantza-maila gorenetan, gero

eta presentzia handiagoa izatean ere.

IK4k Europako egoera berrian duen posizionamendu horrek aukera

bikaina dakarkie euskal enpresei, beren erronkak Europako ikerketa-

programetara helarazteko bide ezin hobea baitute gugan. Izan ere,

ez soilik EBk baliabide ugari bideratuko ditu (80.000 milioi euro);

gainera, asmoa dago merkatutik hurbilena dauden eta enpresen egu-

neroko jardunarekin lotuena dauden proiektuen alde egiteko.

Gero eta eraginkorragoak izateko ahalegindu beharra dago, beraz.

Hala erakusten dute Europatik datozen aldaketa-haizeek, baita etxe-

koek ere. Eusko Jaurlaritzak nabarmen jo du norabide horretan, be-

rrikuntzaren eta ezagutzaren euskal ekosistemaren bizkar-hezurra

osatzen duten 200 erakundeei dagokienez.

Ezinbesteko erronka dugu hori, Europako espezializazio adimenduna-

ren (RIS3) mapan tokia izan nahi badugu. Aukera bikaina ere badugu,

ordea, euskal lehiakortasun-sistemaren funtsezko parte garenontzat,

gure lorpenek arrakasta ekarriko baitiete gure enpresei merkatu glo-

bal ezin lehiakorragoetan.

Zuzendariaren mezua

IK4 RESEARCH ALLIANCE

José Miguel Erdozain

IK4ko zuzendari nagusia

BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 MEZU INSTITUZIONALA 01 IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02 AURKIBIDEA 06.1 LEHENDAKARIAREN MEZUA

I

06.2 ZUZENDARIAREN MEZUA

I

06.3 2014KO DATUAK 06 IK4 RESEARCH ALLIANCE