Previous Page  37 / 40 Next Page
Information
Show Menu
Previous Page 37 / 40 Next Page
Page Background

06.1

Jesús María Iriondo

IK4ko lehendakaria

Aldaketa-garaiak bizi ditugu. Aldaketa sakon eta

zorabiagarriak. Azken urteetako krisi ekonomiko

gogorrak ondorio asko izan ditu; haietako batzuk

dramatikoak, azken hamarkadetako statu quoa

goitik behera aldatu dutenak. Orain, susperraldi

arin bat agertzen hasita, iritsi da garaia bizitako

une zailetan ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure

ekonomia-sareari ondorioaketa jarduerapositiboko

ereduak helarazteko. Aliantza Teknologiko bat

eta I+G+b-aren alorrean erreferentziazko eragile

garenez, gure egitekoa dugu hori.

Iritzi horretakoa da Eusko Jaurlaritza ere, uste baitu iritsi dela

garaia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari

beste bultzada bat emateko eta haren eraginkortasuna handitzeko;

eta hala jaso du ZTBP plan berrian, non asmo handiko jarduera-

ildo zorrotz bat diseinatzen baita zientzia eta teknologiako

euskal sistemako eragileentzat. Jarduera-ildo horren helburuetan

jarri behar dugu begirada eta ahalegina, eta haiek izan behar

ditugu iparrorratz, gure jarduera-plana egoki bideratzeko, iparra

kontzeptu nagusi batzuetan jarrita, hala nola lehiakortasunean eta

eraginkortasunean.

Lehendakariaren mezua

IK4 RESEARCH ALLIANCE

Plan hori arduraz eta ilusioz hartzen dugu, IK4rentzat eta haren

zentro guztientzat aukera ona dela iruditzen zaigulako. Izan ere,

ikerketaren eta espezializazioaren bikaintasunaren aldeko gure

apustua, tradizioz gure estrategiaren bereizgarri dena eta DNAn

txertatua duguna, lagungarria da ikerketen emaitzak modu

eraginkorragoan eta efizienteagoan merkaturatzeko.

Geure buruari asko eskatzea eta etengabe hobetzea hartu ditugu

jarduera-ezaugarritzat Aliantza osatu genuenetik. Horregatik,

ongietorria egiten diogu ZTBP berriari, eta pozik hartzen dugu

Eusko Jaurlaritzatik helarazi zaigun erronka, aukera ematen baitigu

hobeak eta eraginkorragoak izateko dugun ahalmena gauzatzeko.

Ez gara geure buruari loreak botatzen ari. Azken finean, IK4

eraginkorragoa bada, euskal enpresa gehiago baliatuko dira gure

ahalmenaz eta ezagutzez, gure proiektuek eragin handiagoa izango

dute gure bezeroen lehiakortasunean, eta, azkenik, erabakigarriagoa

izango da gizartearen aurrerapenari eta ongizateari egiten diogun

ekarpena.

Gure izaeraren bereizgarria izan dugu hori, administrazio publikoek

bultzatutako jarduera-esparruan islatzen denaz harago; hala aitortzen

dute gure bezeroek, eta IK4ren oinarrizko jarduera-eredua izaten

jarraitu behar du horrek. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren

euskal sarea osatzen dugunok ongi egingo dugu gure lana, baldin

eta guztiok (zentro teknologikoak, enpresak, administrazioa,

unibertsitateak, etab.) hari berean jarduteko gai bagara, bai proiektu

estrategiko eta lehentasunezkoak identifikatzeko, bai proiektu horiei

eraginkortasunez eta arrakastaz ekiteko.

Horregatik guztiagatik, erronka handi baten eta aukera handi baten

aurrean gaude. Erabat seguru nago, beste behien ere, emango

dugula behar den maila.

06.1 LEHENDAKARIAREN MEZUA

I

06.2 ZUZENDARIAREN MEZUA

I

06.3 2014KO DATUAK BERRIKUNTZA ETA USTIAPEN TEKNOLOGIKOKO DEPARTAMENTUA 03 GOBERNU ORGANOAK 05 ADMINISTRAZIOA ETA ANTOLAKETAREN GARAPEN SAILA 04 MEZU INSTITUZIONALA 01 IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN DEPARTAMENTUA 02 AURKIBIDEA 06 IK4 RESEARCH ALLIANCE