Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

MIKROMANUFAKTURINGeko Proiektu Berezi Estrategikoa amaitu da

MIKROMANUFAKTURINGeko Proiektu Berezi Estrategikoa amaitu da

Pasa den hilaren 30ean MIKROMANUFAKTURINGeko Proiektu Berezi Estrategikoaren azken bilera egin zen Arrasaten eta Elgoibarren. Bilera horretan, Mari Carmen Vicente Erakunde Publikoen eta Pribatuen arteko Lankidetzarako Estrategien Zuzendariordetza Nagusiko arlo burua eta Teresa del Barrio andreak egon ziren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ordezkari gisa.Azken bilera horretan bazkideek proiektuak iraun duen ia lau urtetan zehar ikertu diren mikrofabrikazioko prozesu batzuetan lortu diren emaitzarik garrantzitsuenak aurkeztu zituzten.
Bereziki garrantzitsua izan zen bi prototiporen aurkezpena: alde batetik, IK-Mill izeneko ultradoitasunezko mikrofresagailua eta, bestetik, pikosegundotan pultsatutako laserraren bidezko ablaziorako makina, IK-Laser izenekoa. Makina biak, ekainaren hasieran Bilboko Makina Erremintaren Biurtekoan egondakoak, handik ekarri eta martxan zeuden, piezak fabrikatzen ari ziren, eta Ministeriotik etorritakoak, bai eta proiektuan parte hartu zuten gainontzeko bazkideak ere, oso harrituta gelditu ziren haiek ikustean.
 
Bileran gehien aipatu zen gauzetako bat etorkizuneko planak izan ziren, bai ikerketa lanen jarraipenari dagokionez bai lortutako emaitza bikainei probetxu ateratzeari dagokionez. Une honetan Ideko-IK4k Mikrofabrikaziorako eta neurketarako gaitasun bikainak ditu, eta horri esker datozen urteetan lan asko egin ahal izango du ultradoitasunaren eta mikroteknologiaren alorretan.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK