Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Mikrofresaketa lanetan erremintaren higadura kontrolatzea

Mikrofresaketa lanetan erremintaren higadura kontrolatzea

Hortz-protesien mikrofresaketan zehar erremintak higatzearen ondorioz sortutako akatsak ekiditeko metodologia garatu du IK4-IDEKOk. Metodologia hau, erreminten egoera zehatza neurtu eta mikrofresaketa prozesua planifikatzeari esker lortu da.

Mikroteknologia eta ultradoitasuna lerroak landu duen ikerketa da eta mikrofresaketa lanetan erremintaren higadura kontrolatzea lortu da eta honek hortz-protesien fabrikazioan kalitatea bermatzen du. Emaitzak Alemanian aurkeztu ziren, Euspen-ek antolaturiko Workshop Micro-Nano Manufacturing-en.

Mikrofresaketa lanak doitasun handiko piezen fabrikaziorako erabiltzen dira batez ere. Hortz-protesien kasuan beharrezkoa da fabrikazio momentuan toleratzia oso estuak lortzea, pazientearen ahoko inplanteetan protesia ainguratzerakoan mina eragin dezaken indarrik sortu ez dadin edo inplanteren batean errefusa gerta ez dadin.

IK4-IDEKOk garatu duen metodologia erremintaren karakterizazio zehatzean, piezaren baitan lortutako geometriaren gainean duen efektuaren azterketan eta prozesuaren planifikazioan oinarritzen da. Modu honetan, zenbaki bidezko kontrola egiten duen programa bakar batekin, posible da erremintaren higadura edozein izanda ere  pieza egoki mekanizatzea.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK