Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

“2025ean zer eta nola mekanizatuko da?” izeneko jardunaldian gure ezagutzak partekatzen

“2025ean zer eta nola mekanizatuko da?” izeneko jardunaldian gure ezagutzak partekatzen

Izaro Groupek antolatutako “2025ean zer eta nola mekanizatuko da?” izeneko jardunaldian parte hartu dugu. Gaurkoa, Jardunaldiaren laugarren edizioa da, eta Bilboko Merkataritza Ganbaran da. Jardunaldian, mekanizazio eta ekoizpenaren alorrean ditugun ezagutza teknikoak eta merkatukoak eskaini dizkiegu gure herrialdetik jardunaldira hurbildu diren mekanizazio eta ekoizpen enpresei, beraien produkzioa eta lehiakortasuna areagotu ditzaten eta izan ditzaketen negozio-merkatu aukera berriak planteatu ditzaten.

Goizean, Jose Angel Marañonek, enpresen ustiapenaren eta programen arduradunak, “Manufakturingaren joerak – Ekoizteko era adimentsuagoa” gaia hartuta aurkezpena egin zuen: azkenaldi honetan gizartean eta ekoizteko eskakizunetan izan diren aldaketak direla-eta agertzen ari diren lan egiteko modu berriak azaldu zituen. Ekoizteko sistemek ingurunera egokitzeko izan duten bilakaera.

Azaldu zuen, halaber, nola gauzen interneten mugimenduak izan diren, batez ere Alemanian, eta mugimendu horiek makinetan ondorio nabarmena izaten ari diren. Izan ere, mugimendu horiek direla-eta makinak gero eta “adimentsuagoak” egiten ari dira eta gero eta prestazio gehiagorekin, 4. iraultza industrialerako edo Industry 4.0rako bidea emanez, jada teknologiaren mundo osoan zabaltzen hasi dena.

Aldaketak gertatzen ari dira produktuen beraien xede diren pertsonengan; produktuen eskaintza handiagoa denez, bezeroen leialtasuna txikiagoa da; produkzioa mundu osora zabaltzen ari da; "made in..." etiketa eskuratzeko sekulako borroka dago. Eta bukatzeko esan zuen herrialdeak apustuak egiten ari direla jada kanpora aterata duten manufakturinga berreskuratzeko eta euren lehiakortasuna areagotzeko.

Ikerketa dinamikoko eta kontroleko lerroko Alex Iglesiasek, berriz, mekanizazioan gertatu ohi diren bibrazioak nola konpentsatu azaldu zuen klase magistral baten bitartez: Bibrazioak mekanizazioan dauden arazo handienetako bat dira, eta, erabat desagerrarazi ezin badira ere, minimizatu eta konpentsatu egin daitezke, eta mekanizazio lanen eta produktibitatearen kalitatean dituzten ondorioak deuseztatu ere bai.

Alex Iglesiasek bibrazioak konpentsatzeko hainbat metodo edota teknika erakutsi zituen: batzuk, mekanismoen diseinuaren fasean esku-hartuta (motelgailu pasiboak edo MEFren diseinua); beste batzuk, prozesuaren kontrolean esku-hartuta (motelgailu aktiboak, abiaduraren hautaketa automatikoa, CNC parametroen doikuntza, biraketa abiadura aldaketa etengabea), eta beste batzuk, berriz, funtzionamendu parametroetan esku-hartuta (egonkortasun lobuluak, tresnaren geometria).

Arratsaldean Alberto Mendikute Ikuskapen eta Neurketa lerroaren kudeatzailearen txanda izan zen. Albertok Piezak makinan lerrokatzea eta ahokatzea gaiaz hitz egin zuen: Pieza handiak edo ertainak manipulatzeak halako konplexutasun bat dauka, hainbat ikuspuntutatik begiratuta, eta horietako bat manipulazioa bera da. Piezak mekanizatu aurretik beraiekin egiten ditugun eragiketak aztertuz gero, eragiketa hauek ikusten ditugu: neurketak egitea, geometriaren neurriak baliozkotzea, pieza trazatzea edo bukatutako pieza abiapuntuko geometriaren barruan ahokatzea eta, bukatzeko, pieza makinaren barruan lerrokatzea mekanizatzeko. Fotogrametrian egindako azken garapenei esker urrats horiek gutxitu ditzakegu mekanizazio prozesuaren produktibitatea areagotuta, horretarako pieza galdaketatik ateratzen denetik makinan lerrokatzen denera arte dagoen balio katea analizatuta.

Bukatzeko, IK4-TEKNIKERek Hondar tentsioak gaiari buruzko aurkezpena bukatu ondoren, Mekanizazioa eta produkzio sistemak ikerketa lerroko ikertzaileak, Jose Luis Lanzagortak, piezan gertatzen diren distortsioetan jarri zuen arreta, distortsioak direla-eta mekanizazio unean arazoak sortzen direlako eta horregatik distortsioak kontuan hartu beharreko funtsezko alderdietako bat direlako.

Arazo horietako asko INTEFIX proiektu europarraren baitan sartzen dira, non IK4-IDEKOk hondar tentsioek sektore aeronautikoko aluminiozko piezen deformazioan dituzten eraginak aztertzen baititu, horiek minimizatu edo murrizteko dauden aukerak ikusteko, horretarako lokailu adimendun berritzaile hauen diseinuetan modelo berriak integratuta.

momentos de las presentaciones de ambos ponentes

    NABARMENDUTAKO BERRIAK