ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Ikuskaritza eta makinen dinamika izan ziren IK4-IDEKOren apostuak BIEMHalean

Ikuskaritza eta makinen dinamika izan ziren IK4-IDEKOren apostuak BIEMHalean

Aurreko Makina Erremintaren biurteko (BIEMH) edizioan bezala, aurtengoan ere, IK4-IDEKO parte hartzaileen artean gongo zen IK4-TEKNIKERekin batera.

Bi arlo nagusitan banatzen diren garapen teknologikoak aurkeztuko zituen: Ikuskaritza eta neurketa arloko teknologiak eta makinen dinamikaren inguruko teknologiak. Horretaz gain, jasangarritasunaren arloko demostradore bat ere egon zen ikusgai. 

IK4-IDEKOk Ikuskaritza eta Neurketa arloan dituen gaitasunen artean bezeroen makinei eskaintzen dizkien fidagarritasuna, erantzuteko gaitasuna eta segurtasuna daude, eta horren erakusle izan ziren azokan batetik tren-gurpilentzat barne arazoak detektatzeko sistema bat eta bestetik VISUP-3D teknologia, 3D teknologia bidez piezak lerrokatzeko sistema.

Makinen dinamikari dagokionez, makinen bibrazioak ezabatzeko kontrol sistema bat erakutsiko da batetik, eta makinen bibrazioak diagnostikatu eta aztertzeko teknologia eramangarria bestetik, ikDAS sistema. 

Biurtekoan entitateak izan zuen stand-ean teknologia hauei esker DANOBAGROUP, Ensa, GKN edo Fagor Ederlan bezalako bezeroentzat garatu diren produktu eta prozesuak ikusteko aukera egon zen.

Azkenik, zentroak ez zuen ahaztu nahi izan bere espezializazio arloen leit-motiv-a dena: jasangarritasuna. Makina erremintaren eta bere osagaien energia kontsumoa neurtzeko IDK-Blue sistema erakutsi zuen zentroak bere stand-ean. Bertan SORALUZEn standean zegoen fresadora baten kontsumo neurketak zuzenean ikusteko gai izan ginen. Bai ingurugiroaren jasangarritasunean, eta bai jasangarritasun ekonomiko eta sozialaren arloetan fabrikazio teknologiak perfekzionatzera bideratutako ibilbidean zentroak garatu duen azken dispositiboa da hau.

Teknologia berri eta garapen berritzaile hauei esker, IK4-IDEKOk bere bezeroentzat kalitate altuko produktuak, prozesu efizienteak, gastu murrizketak eta jasangarritasunean hobekuntzak lortu ditu.

ERAKUSLEAK

1.-IDK-Blue, makina-erremintarako eta bere osagaietarako energia kontsumoaren neurgailu bat


Edozein industria-enpresarentzat erronkarik garrantzitsuenetarikoa izan ohi da energia kontsumoan ahalik eta efizienteena izatea, honek ekonomian eta ingurugiroan duen eragina dela eta. Konpainiek helburu hori lortu ahal izateko, IK4-IDEKO Teknologia Zentroak IDK-Blue izeneko erreminta bat garatu du, makina-erremintarako eta bere osagaietarako energia kontsumoaren neurgailu bat.
 
Sistema honen bidez sei osagai desberdinen gastu energetikoa neurtu eta monitorizatu daiteke, eta ateratako datuen azterketarekin azken txosten bat lortu daiteke.

2.- 3D ikusmena landu gabeko piezak lerrokatzeko

Landu gabeko pieza bat mekanizatu behar denean, erabateko garrantzia dauka mekanizatzeko makinaren gainean pieza nola jartzen den. Pieza egoki lerrokatu behar da makinaren ardatzekiko (fresatzeko makinarekiko edo tornuarekiko, esaterako); izan ere, lerrokatze prozesua funtsezkoa da, gaizki lerrokatuz gero pieza akatsekin atera daitekeelako. IK4-IDEKOk 3Dn ikusteko teknologia aurreratuetan oinarritutako sistema bat garatu du prozesu luze eta garestiak automatizatu ahal izateko ViSUP-3D gailuari esker posible da prozesu hau zehaztasunez eta era automatizatuan egitea, ahokatzeko prozesuan eman ohi den denbora %70 murriztuta eta lerrokatzeko prozesuan eman ohi dena %60. Sistema horrekin posible da, halaber, kostuak gutxitzea, gizakiek akatsak egiteko arriskua minimizatzea eta laneko segurtasuna areagotzea.

3.- ikDAS,  erraz erabiltzeko bibrazio aztertzaile eramangarria

Industriako makinek bibrazioak izaten dituzte maiz eta hauek arazoak sortu ditzakete maila batetik aurrera. Mekanismoan arazoak dauden adierazle dira osagairen batek gehiegizko higadura jasatea, desdoitzea edo funtzionamenduan akatsak gertatzea. Gainera enpresek gero eta makina zehatzagoak behra dituzte eta beharrezkoa dute bibrazioak murriztea.

IK4-IDEKO-k gailu eramangarri bat garatu du, ikDAS izenekoa, makinen bibrazioak erregistratzen eta prozesatzen dituena hauen balizko arazoak diagnostikatzeko. Datuak lortzeko plataforma honek modu errazean neurtzen eta aztertzen ditu makina-erremintaren portaera dinamikoak, eta tresna egokia da makina-multzoak egunean izan eta hauen mantentze lanetarako.

ikDAS, mini-ordenagailu bat eta seinaleak jasotzeko ekipamendu batez osatua dago. Gainera, intefaz erraz eta intuitibo bat ditu eta formazio arin bat jasotzea nahikoa da erabili ahal izateko.

4.-  Akatsak ultrasoinuen bitartez ikuskatzeko sistema

IK4-IDEKO garatzen ari den gailuarekin, gurpilen ikuskapena trena geldi dagoela egingo da ultrasoinuen bidezko ikuskapen sistema bat erabilita, eta sistema hori neurketa postu espezializatu batean egongo da kokatuta. Ikuskapeneko abiadura maximoa 3 bira minutukoa izango da, eta erabiliko den teknika pultsu-oihartzuna izango da murgilketan.

IK4-IDEKO lantzen ari den gailuak hainbat onura dakar ohiko sistemekin alderatuta. Adibidez, esploraziorako ultrasoinu sorta finagoak ditu eta presio akustiko handiagoa, eta horri esker akatsak zehaztasun handiagoz kokatzen ditu. Sistema malgua eta modularra da, eta tren gurpilen hainbat geometria, neurri eta ikuskapeneko sentikortasunetara egokitu daiteke.

Gainera, ekorketa angeluarreko teknikari esker posible da noranzko guztietan ekorketak egitea eta, ondorioz, bira bakarrarekin posible da gurpilaren ikuskapena egitea

5.- Makina zehatzagoak, bibrazioak ezabatzeari esker
IK4-IDEKOk egitura malguetan sortzen diren bibrazioak neurtzeko gailu bat garatu du.

Enpresek arazo honi aurre egin ahal izateko, IK4-IDEKOk makina-dinamiken arloan duen eskaintzaren barnean, egitura malguetan bibrazioak murrizteko kontrol sistema bat garatu du. Gailu honen helburua, egitura malguak mugitzerakoan eta sortu ohi diren bibrazioak murriztea da.

Ohiko kontrol metodoek posizio neurgailuak izaten dituzte motorrean edo erregela lineal batean, eta IK4-IDEKOk garatu duen sistema lana egiten ari den puntuan bertan sortzen den bibrazioak ematen dion informazioan oinarritzen da.

Makina- Erreminta sektorearen erronka handietako bat da makinetan sortzen diren bibrazioak kontrolatzea. Zenbat eta bibrazio handiagoak izan, txikiagoak dira makinaren doitasuna eta arintasuna, eta beraz denbora gehiago behar dute beraien lana egiteko.

    KATEGORIAK