Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4ren Batzorde Estrategikoaren Bilkura

IK4ren Batzorde Estrategikoaren Bilkura

Euskal Herriko hainbat enpresa, erakunde, zentro teknologiko, unibertsitate eta eragile zientifiko-teknikotako 40 goi-ordezkari AIC-k (Automotive Intelligence Centre) Zornotzan daukan egoitzen bildu ziren IK4ren Batzorde Estrategikoa Eratzeko. Organo berri honen helburua da euskal Aliantza Teknologikoaren zuzendaritza aholkatzea eta haren estrategiaren garapena harekin batera aztertzea, hala enpresari aplikatutako ikerkuntzaren euskal erreferentea izateko helburua erdiesten laguntzeko.IK4ren Batzorde Estrategikoak atzo egin zuen bere sorrera-bilkura, eta urtean zehar zenbait osoko bilkura gehiago egitea dauka aurreikusita, hurrengoa uztailean, egungo esparru estrategikoaren (2009-2012) eta IK4ren epe ertaineko estrategiaren definizioaren ebaluazio-txostenak orduan egingo dituelarik, bai eta horretarako behar diren lan-batzordeak sortzea erabaki ere.
Enpresaren munduak IK4ren Batzorde Estrategikoan dituen ordezkariak Confebaskeko lehendakari Miguel Lazpiur, lurralde historikoetako enpresarien elkarteetako buru José María Vázquez Eguskiza, Eduardo Zubiaurre eta Juan Jose Azurmendi, Aernnovako presidente Juan Ignacio López Gandásegui, Tubacexeko Alvaro Videgain, Euskadiko Kutxako Txomin García; Ekotekeko Itziar Unzueta; Empresa, Economía y Estrategiako Pedro Luis Uriarte, Corporación Mondragoneko presidenteorde Javier Sotil eta ACICAE eta MTCko zuzendari nagusi Ines Anitua eta Joseba Mandalúniz dira, besteak beste.
Erakundeen ordezkariak berriz, hauek dira: Espainiako gobernuko Berrikuntzako idazkari orokor Juan Tomás Hernani, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako Sailburuorde Juan Goicolea, Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia, Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburuorde Pedro Luis Arias eta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuorde Olga Rivera; halaber daude Edorta Larrauri Teknologia Zuzendaria, Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko foru-diputatu Izaskun Artetxe, Arabako Ekonomia Sustapeneko foru-diputatu Arantza Zenarrutzabeitia, Gipuzkoako Berrikuntza-diputatu José Ramón Guridi eta Innobasqueko Sustapen eta Komunikazioko Zuzendari orokor Pilar Kaltzada.
Arlo akademikoaren ordezkari dira Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreek, Iñaki Goirizelaia, Jaime Oraá eta Josu Zabala. Orobat daude batzordean arlo zientifiko-teknologikoko erreferenteak, hala nola Jose Maria mato, CIC-BioGUNEko zuzendari nagusia eta Jakiundeko José Antonio Garrido eta Javier Retegui kideak.
Foroa osatzen dute, azkenik, IK4ko zortzi zentro teknologikoetako presidenteek, eta Aliantzaren beraren goi-karguek, Jesus Mari Iriondo Presidentea, Jose Miguel Erdozain Zuzendari Nagusia eta Guillermo Dorronsoro Presidenteordea buru.
Organo berriaren xedea da IK4ren zuzendaritza estrategikoari kontu jakinetan aholku ematea eta haren emaitzak jakintzaren aurrerakadaren arabera ebaluatzea. Gainera, Plan Estrategikoa urtean behin eguneratzen denean ere, plan operatiboen bitartez emango du bere aholkua, eta kontrol- ea ebaluazio-txostenak egingo ditu. Finean, IK4 proiektatzen eta Aliantzaren orientazioa balioa sortzera eta euskal gizartea garapen ekonomiko eta sozialerantz bultzatzen lagunduko du.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK