ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOren partaidetza arrakastatsua Europar Batasuneko 7. Esparru Programan

IK4-IDEKOk 5 proiektu europar berri eskuratu ditu Europar Batasuneko 7. Esparru Programaren baitan, eta horietako 2 gidatu egingo ditu. Proiektu hauek Europar Batasunak ikerketarako bultzatzen duen 7. esparru programa honen aurretik lortutako beste 4 proiektuei gehitu behar zaizkie; beraz, esan daiteke IDEKO-IK4 Zentro Teknologiak EBko ikerketa programetan (Lankidetza, Gaitasunak) duen partaidetza arrakastatsua izan dela.

"Plug-and-Produce" osagaiak, Errendimendu Dinamiko Hoberena duten fabrikazio sistemetarako (DYNXPERTS)

IK4-IDEKOk DYNXPERTS izeneko proiektu europarra gidatzen du. Proiektuaren helburua da beren propietateak edota errendimendua prozesuan aldatuz doazen baldintzen arabera moldatzeko gai diren sistemak sortzea "Plug-and-produce" filosofiari jarraituta. Plug-and-produce osagai hauek ez dute besterik behar funtzionatzeko eta adimendunak dira, eta aurrez detektatzeko sistemak eta funtzio eragileak dituzte, eta, kasu batzuetan, material adimendunetan oinarrituta egongo dira. DYNXPERTS proiekturako 12 bazkidek osatutako partzuergo bat dago, bazkide horietako 5 espainarrak direla. Bestalde, proiektuaren aurrekontua 5.1 M€-koa da, baina Europako Elkarteak aurrekontu horretako 3,5 M€ finantzatuko ditu.

Plug-and-Produce Baterako Interfazeko Moduluak (PoPJIM)Eremu honetan PoPJIM proiektuan ere hartzen du parte. Proiektu hau Stockholmeko KTH Unibertsitateak gidatzen du eta bere ideia nagusia bi berrikuntza nagusitan oinarritzen da: 1) makina erremintaren ohiko interfazearen ordez Baterako Interfazeko Modulua (Joint Interface Module, JIM, material funtzionalez egina) izena duen autokonfiguratu eta optimizatu daitekeen modulu mekatronikoa jartzea; bai eta 2) modulu hauek eta mekanizazio prozesuko proxy zerbitzari batek osatuta dagoen eta plug-and-produce gaitasuna eta JIM moduluak egokituta kontrolatzea ahalbidetzen dituen hari gabeko sare bat ere.

Artezketa ekologiko eta efizientzia handikoa, Hozgarri Kantitaterik Txikieneko teknologian oinarrituta (CAMEL﷓MCG). IK4-IDEKOk gidatutako beste proiektu bat CAMEL-MCG proiektua da. Bertan teknologia berri bat garatuko da Eraginkortasun Handia duten eta Ingurumena errespetatzen duen Artezketa prozesuetarako. Proiektuaren partzuergoa Espainiako, Portugaleko eta Alemaniako 6 enpresa txiki eta ertainek, Espainiako eta Alemaniako 4 IDTk eta Portugaleko enpresa txiki eta ertain ez den industria batek osatuta dago. Enpresa horiek denek lanerako indarrak batu dituzte planteamentu berri bat garatzeko, MCGa edo Minimum coolant grindinga alegia. MCGak orain arte erabili izan den MQLa ordezkatuko du. Izan ere, MQL hori ebaketa prozesuetan, esaterako torneaketa edo fresaketa eragiketetan, arrakastaz erabili izan da hozgarria ebaketa gunean ihinztapen eta atomizazio bidez aplikatuta, baina artezketa prozesuetan, berriz, ez

Lankidetzako negozioak, ezagutzaren etengabeko trukaketaren bidez egokitu ahal izateko modukoak (TRANSPARENCY) TRANSPARENCY proiektu europarraren helburu nagusia da Makina Erreminten sektoreko enpresen arteko lankidetza lortzea ingeniaritzaren bidez eta ezagutzak partekatuta enpresak egokitu daitezen. Proiektuak, kasu honetan Fraunhofer IPAren gidaritzapean dagoenak, aukera eman nahi die Europan makina erremintak fabrikatzen dituzten guztiei beraien enpresetan zerbitzua jomuga duten bazkideen arteko lankidetza bultzatzeko eta haien artean sare dinamiko bat eratzeko. Proiektuaren xedea da makina erreminten gestioa, diseinua eta funtzionamendua goitik behera bateratzea, azken erabiltzaileei eta makina erreminten fabrikatzaileei helmen handiko gardentasuna eskaintzeko makinak erabilgarri dauden denbora guztian zehar.

Material nanokonposastuak zurruntasun dinamikoaren hobekuntzarako (NANOCOMFORT)Eta azkenik, IK4-IDEKO Zurruntasun Dinamikoaren Hobekuntzarako Material Nanokonposatu bat eta Sintesi Teknologia bat lantzen ari da. Suediako KTH Unibertsitateak gidatzen duen proiektu europar honen helburua da beste prozesu teknologiko aurreratu bat ahalbidetzea oso aldakorra izango den eta makina eta osagaietan eta makinen bestelako piezetan ere ezertarako balio ez duten bibrazioak desagerrarazi edo asko motelduko dituen material berri bat sortzeko.

    KATEGORIAK