ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOko Ander Azcaratek Cum Laude bikain lortu du

Iragan azaroaren 12an, Ander Azcaratek, IK4-IDEKOko Berrikuntza Estrategikoa lineako kudeatzaileak, bere doktore tesiaren irakurketa egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta epaimahaiak aho-batez "cum laude" bikain kalifikazioa ezarri zion. 

"Makina-Erreminta Iraunkorren diseinurako eredua" doktore tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu da, Nekazaritzako proiektu eta ingeniaritza departamentuan, Paulino Martinez Landa jaunaren zuzendaritzapean eta Amaya Pérez Ezcurdia andrearen zuzendaritza-laguntzarekin.

Ikerketa lan honek makina-erreminta iraunkorrak diseinatzeko eredu integral bat proposatzen du.Nazio mailako nahiz nazioarteko makina fabrikatzaileek, iraunkortasunean oinarritutako makina-erremintak sortu ahal izateko, berrikuntza politikak bultzatzeko duten beharrari erantzuten dio. Eredua metodologia batean oinarritzen da, eta produktu berrien garapenean iraunkortasunaren kontzeptua integratzeko, bektore ekonomikoa, ingurumenaren ingurukoa eta soziala bere baitan hartzen dituzten hainbat sistemetan eusten da.


Tesiaren proiektua, IK4-IDEKOko lehengo egituran, Produktu Ingenieritza departamentuko "Produktu industrialen bizitza zikloaren kudeaketa" lerroan hasi zen lantzen, eta orain ere ikerketa lerro hori indartzera dator, diseinu iraunkorraren arloan garapenerako aukera berriak irekiz.
Azkenik aipatzekoa da zentroko ikerlarien lana, beraien parte hartzearen bidez Doktore berriari bere helburua lortzen lagundu baitiote. Zorionak guztioi!

    KATEGORIAK