ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk bere aurrerapenak aurkeztuko ditu sektore aeroespazialerako material arinagoen garapenean

IK4-IDEKOk bere aurrerapenak aurkeztuko ditu sektore aeroespazialerako material arinagoen garapenean
Helburu hartuta garatzea industria aeroespazial bat gutxiago kutsatu eta ingurumenarekin errespetu handiagoa izango duena, IK4-IDEKO zentro teknologikoak, egun hauetan, aurkeztuko ditu egindako aurrerapenak industria aeroespazialarentzat material arinagoen fabrikazioan, MMTech proiektu europarraren baitan.

MMTech ekimena, 2015ean abiatutakoa, ardazten da titanio aleazio arinago eta erresistenteagoen garapenean hegazkinen eraikuntzan erabiltzeko.

Proiektua aurrera daraman partzuergoaren partaide gisara, IK4-IDEKOk bere instalazioetan hartu du atzotik ekimenaren seigarren bilera orokorra. Bertan aurkezten ari dira orain arte lortutako garapenak.

Gaur amaituko den topaketan, Elgoibarko erakundeak aurkeztu ditu gamma titaniozko aluminiuroen (y-TiAl) mekanizaziorako kontrol moldakorreko sistema berriaren emaitzak. Oso aleazio arin eta erresistenteak dira, eta belaunaldi berritzat hartzen dira industria aeroespazialaren etorkizuneko materialen artean.  

“y-TiAl aleazioek potentzial handia dute egun industria aeronautikoan arrunki erabiltzen diren beste material mota batzuei lekua kentzeko, beren erresistentzia espezifiko paregabea medio. Dena dela, soluzio horiek badute eragozpenik: kostu handikoak dira eta prozesatzen zailak. MMTech-en helburua da oztopo horiek gainditu materialok modu eraginkor eta ekonomikoagoan fabrikatu ahal izatea”, dio IK4-IDEKOn proiektuaren koordinatzailea den Alex Iglesiasek.

5,7 miloi euroko aurrekontuarekin, MMTech-ek lanean dihardu soluzio teknologiko oso baten garapenean, ahalbidetuko duena aleazio horien prozesu eraginkor eta lehiakor bat ahalbidetzea.

 IK4-IDEKOren ekarpena

Ekimenaren baitan, IK4-IDEKOk mekanizazioaren optimizazioan aritzen den lan taldea (work package) gidatzen du. Eremu horretan, zentro teknologikoak lortu du kontrol moldakorreko sistema iraultzaile bat garatzea mekanizazioan zehar bibrazioak kontrolatzeko.

“Sistemaren oinarria da algoritmo bat bibrazio-prozesuak antzematen dituena makinan integratuta dauden sentsoreen bidez. Neurtutako seinaletik abiatuz bariazio bat sortzen da bai ebaketa baldintzetan zein moteltze aktiboaren aplikazioan, eta horrela prozesua egonkortzen da”, dio adituak.

Era berean, IK4-IDEKOk lanean dihardu espresuki mekanizazio egonkorrerako diseinatutako ebaketa-tresnen diseinuan, zeina garatzen den aurrezarritako baldintza batzuen mende.

Azkenik, zentro teknologikoa arduratzen da soluzio aktiboez, hala nola dinamika aldakorra duten erreminten gaineko mekanizazioa edo robotek lagundutako mekanizazioa.

MMTech proiektua kokatzen da Europako Batzordearen Horizon 2020 berrikuntza teknologikoari bultzada emateko programaren barruan, eta 2019an amaituko da.

Sheffieldeko AMRC unibertsitateak gidatutako ekimenean parte hartzen dute Mondragon Unibertsitateak eta Fidia Italiako multinazionalak, beste erakunde batzuekin batera.

IRUDIAK

MMTech Descargatu irudia

KATEGORIAK