Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKO makina-erremintaren efizientzia handitzeko eta ingurumenean inpaktua gutxitzeko lanean

IK4-IDEKO makina-erremintaren efizientzia handitzeko eta ingurumenean inpaktua gutxitzeko lanean

Azken 3 egun hauetan IK4-IDEKO, ISO TC39 WG12 taldearekin lanean aritu da ISO14955 araua sortzen, aurrerapen handiak izan dituelarik. Europako beste erregulazioekin batera, arau honek ekarpena egin beharko lioke makina-erremintaren efizientzia handitzeari eta ondorioz ingurumenean inpaktua gutxitzeari.

Lan jardunaldi hauek Frankfurt-eko VDMAen egoitzan egin dira eta bertan hainbat herrialdetako adituek parte hartu dute, VDWk lideraturik (Alemaniako makina-erreminta fabrikatzaileen elkartea).

IK4-IDEKOko adituek arlo honetan egin dituzte ekarpenak. Makinen energia-eraginkortasunak duen garrantziarekin jabeturik, IK4-IDEKO erregulazio eta normalizazio ekimen guztietan aktiboki parte hartzen ari da, bai estatu mailan baita Europa mailan ere. Horrela, INVEMA eta CECIMOrekin ere lankidetzan ari da Europako Batzordeari makina-erremintaren sektorerako autoerregulazio ekimen bat (SRI) proposatzeko.

Testuinguru honetan, orain dela bi aste gure egoitzan Michael Bennett jaunaren bisita izan genuen, Europako Batzordeko Enpresa eta Industria rako Zuzendaritza Orokorreko kidea. Ingurumen arloan egiten ari garen jarduera eta proiektuak ezagutzera etorri zen. Bennett jauna, ErP Zuzendaritzarekin adostuta, Batzordeari makina-erreminta sektorearen erregulazioa proposatzeko ardura daukan pertsona da.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK