ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO-k diru sarreren %7ko urtearteko hazkundearekin amaitu du 2009a, 7,5 milioi euro gaindituz

Aktibitatearen hazkunde hori, %7ko negozioaren hazkunde orokorrean irudikatzen da, eta zentroak urte amaieran zituen 108 pertsonen lanari esker lortutakoa izan da.
2009 ekitaldia urte garrantzitsua izan da Elgoibarko Zentro Teknologikoaren garapenean. IK4-IDEKOk hazkunde moderatua izan du krisi egoerako testuingurua kontuan hartzen badugu, eta hori zentroaren antolaketa eredu berriarekin errendimendu osoan hastearekin batera izan da.

2009an Zentro Teknologikoak egindako hausnarketa estrategikoaren ondorioz IK4-IDEKO-k gaur egun inplementatuta dagoen antolaketa ereduaren aldaketa gauzatu du, eta horrek zentroak bere gain hartu dituen erronka estrategikoak arrakastaz lortzea bermatuko du: espezializazioaren bikaintasunarekin eta IK4 aliantzaren barruan IDEKOk duen ereduarekin konprometitutako lan-talde kualifikatuaren bidez bezeroari balioa eranstea.

IK4-IDEKOk hazten jarraitu du 2009an 7,5 milio euroko sarrerak lortuz, eta horrek aurreko urtearekiko %7ko hazkundea esan nahi du. Kantitate horretatik 4,3 milioi euro enpresekin kontratupean egindako I+G proiektuei dagozkie eta 2,4 milioi zentroko espezializazioaren arlo desberdinetako ikerketa eta garapenarentzat lagungarriak izan diren instituzio desberdinenbabesarekin garatutako ikerketa proiektuei.

Nazioarteari dagokionez, zentroak 9 proiektu europarretan parte hartu du eta horietako 4tan lider teknologiko gisa aritu gara, eta 2010ean hasiko diren beste 5 proiektu berri onartu dira (horietako 3 zentroak lideratuak). Nazio mailan eta autonomikoan, IK4-IDEKO-k 2009an 2 proiektu CENIT, 2 proiektu "singular estratégica" (ALEXANDRIA proiektuaren onarpena azpimarratzekoa 28 bazkideren parte hartzerekin), I+G Plan Nazionaleko proiektu 1, 3 proiektu ETORTEK eta 5 proiektu ETORGAI izan ditu.

Ikerketa lanetan egindako lana, arlo gainazal sozio-enpresarilera egindako transferentzia lanak osatzen du, finantziaziodun edo finantziazio gabeko proiektuen eskaera industrialaren bidez. Gaur egun IK4-IDEKOk I+G lankidetza hitzarmenak ditu Makina-Erremintaren eta Mekanizatuaren erreferentzia diren 3 enpresekin, eta laugarren hitzarmen bat lantzen ari daTrenaren sektorerako Fabrikazio Teknologietara bieratutako enpresa batekin. Bezero estrategiko hauetaz gain 2009an IK4-IDEKOk beste bezero guztiekin lan egin du 90 proiektu baino gehiagotan. Modu honetan, enpresekin egindako lankidetzaren emaitza izan dira Europara zabaldutako 3 patenteak.

Aipamen berezia merezi du IK4-IDEKO-KO lan-taldearen maila zientifikoak: 3 doktore tesi berri irakurri dira, guztira 17 doktore eta 8 doktoretzen, eta urtea amaitzerako SCI aldizkarietan 9 argitalpen.

Gainera 2009an Zentro Teknologikoak ISO 9001 eta ISO 14.001 arauen araberako ingurugiro kudeaketa eranginkorra eta arduratsuaren aldeko apostuarekin jarraitu du. Modu honetan itxi da urte bikain hau eta iniziatibaz beteriko urte berria hasi dugu, hauetako batzuk iada ekintza konkretuetan gauzatuta daudenak, Makina-Erreminta eta Fabrikazio Teknologien sektoreko enpresekin Berrikuntzarako lankidetza hitzarmenak sinatzea,

LAUNCHMICRO proiektuan garatutako Mikrofresagailuaren prototipoaren aurkezpena, 2010 Biemh-ean presentzia eta Zentro Teknologikoaren garapena IK4 aliantzako laguntzaileen eskutik

    KATEGORIAK