Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4- IDEKO JTI Baterako Ekimen Teknologikoak Abiarazteko Jardunaldian egon da

IK4- IDEKO JTI Baterako Ekimen Teknologikoak Abiarazteko Jardunaldian egon da

Horizon-2020esparru  programa europar berriari begira Europan, fabrikazio aurreratuen gaineko ikerketa eremuan, oso aktibo dabil IK4-IDEKO teknologia zentrua. Europako ikerketarekin lotura duten agente instituzional guztiekin harremanetan darrai IK4-IDEKOk intereseko foroetan proaktiboki parte hartzen, meta eragile industrial, teknologiko, akademiko eta instituzionalekiko networking-a bultzatzen, fabrikazio aurreratuen atalean.

Estrategia honi jarraitzen, CDTI erakundearen EBko Programen Dibisioak, uztailaren 10erako antolatu zuen JTIen (IMI, BBI, ECSEL eta CS2) 2014ko deialdiak abiarazteko jardunaldian parte hartu zuen IK4-IDEKOk. Jardunaldia Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioaren egoitzan izan zen (Paseo de la Castellana, 162).

IK4-IDEKO ekitaldi horretan egon zen zuzenean ezagutzeko JTI deiturikoak, uztailaren 9an Bruselan ofizialki aurkeztu zirenak, nola ikusten diren eta zer aukera eskaintzen dizkieten Espainiako erakundeei.

Egunean zehar lau saio egin ziren aldi berean, deialdiak aurkezteko eta hurrengo JTIetako bakoitzean parte hartzeko arauak jakinarazteko:

  • IMI – Medikamentu Berritzaileak
  • BBI - BioIndustriak
  • CS2 - Industria Aeronautikoa

    NABARMENDUTAKO BERRIAK