Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IDEKO-Ik4k 25. urteurrena ospatu du

IDEKO-Ik4k 25. urteurrena ospatu du

Gaur goizean, Elgoibarren, IK4-IDEKO Zentro Teknologikoaren 25. urteurrena ospatu da. Ekitaldian izan dira, besteak beste: Bernabe Unda (Industriako sailburua), Jon Goikolea (Industriako sailburuordea), Arantxa Tapia (Kongresuko diputatua), Jon Uriguen Ansola (Berrikuntzako diputatua), Alfredo Etxeberria (Elgoibarko alkatea), Jose Maria Aldekoa (MCCko lehendakaria), Jesus M. Astigarraga (DANOBATGROUPeko lehendakaria), Rafael Barrenechea (Ideko-IK4ko lehendakaria), Ramon Uribe-Echeberria (Ideko-IK4ko zuzendari gerentea)...

Emilio Duro jaunak entzuleria osoa motibatu duen "Ilusioaren kudeaketa aldaketa garaietan” hitzaldia eman eta gero, IK4-IDEKOko zuzendari gerentea den Ramon Uribe-Echeberriak ekitaldi instituzionala hasi du, 25 urte hauetako ibilbidea azalduz.

Ondoren, IK4-IDEKOko lehendakari Rafael Barrenecheak IK4-IDEKOko historiaren mugarri garrantzitsuenetako zenbait aletu ditu, eta etorkizuneko erronkak ere aurkeztu ditu.

MONDRAGONeko lehendakaria den Jose Maria Aldekoak, berriz, IK4-IDEKOren garrantzia nabarmendu du, nazioarte mailan Berrikuntzari dagokionez.

Ekitaldiari Patxi Lopez lehendakariak eman dio amaiera, zentroa zorionduz eta Ideko-IK4 bezalako enpresen garrantzia azpimarratuz, euskal enpresarekin I+Garen garapenean konprometitua daudelako, euskal industria sarea garatzeko eta hazteko.

Azkenik, nabarmen daiteke ekitaldian trenbide sektoreko Febrero7 txinatar enpresa ere izan dela, eta zuzendari nagusi Zhang Jianzhong jaunak -General Manager- eskerrak eman dizkio Ideko-IK4ri makina-erremintaren sektoreko enpresen garapen teknologikoan emandako babesagatik; aldi berean, Ideko-IK4ren rola nabarmendu du, sektorearen nazioarteko lehiakortasuna mantentzen egindako ekarpenagatik.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK