ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Ideko-Ik4 sare sozialetan estreinatzen da

Ideko-Ik4 sare sozialetan estreinatzen da

Bere 25. urteurrena dela eta, IK4-IdekoZentro Teknologikoak, Fabrikaziorako eta Industriako Produkziorako Teknologietan adituak, bere webgune berria abian jarriko du abian eta sare sozialak erabiltzen hasiko da.

Sare sozialetan kanal berriak irekita bere on-line estrategia indartzeko prest dagoela, WEB berriak apustu egiten du gure eskaintza industriara hurbiltzeko, badakigulako Industriako Fabrikaziorako eta Produkziorako Teknologietan egiten ditugun ikerketen emaitzak enpresa ehunera transferitzeko dugun bokazioan egokia dela.  Horretarako, prestatu dugun webgunea nabigatzen erraza da eta gaur-gaurko diseinua dauka. Ingurune sozio-enpresarialak gure jardueraren berri izatea nahi dugu, eta, horregatik, bereziki azpimarratzen dugu industriari eman ahal diogun balioa, bai eta bezeroekin harreman malguak izateko eta bezeroei beraien premien neurriko erantzunak emateko dauzkagun lankidetza formulak ere. Gainera, gure 8 ikerketa lerroak aurkezten ditugu xehetasunez, ahaztu gabe gure instalazioak eta punta-puntako ekipamendua zein zabalkunderako eta formaziorako garatzen ditugun jarduerak erakusteko daukagun atal berezia.  

Aurtengo urtea guretzat oso garrantzitsua dela kontuan izanda, ez dugu nahi izan sare sozialetan kanpaina bat abiarazteko aukerari ihes egiten utzi. Sare sozialak XI. mendeko komunikaziorako bide berriak, eta horregatik IK4-Idekok beraietan presente egon nahi izan du. Urriaren 3tik aurrera gure bezeroak eta laguntzaileak Ideko-Ik4ren fan egin daitezke Facebooken, bai eta Twitterren gure berriak ikusi, LinkedIn gure taldeetan parte hartu, edo Youtuben dugun kanalean gure proiektu berritzaileenen bideoak ikusi ere.

Kanpaina honekin konpromisoa hartzen dugu gure emaitzak eta gaitasunak komunikatzearen alde lan egiteko, gure bezeroekin eta laguntzaileekin elkarregin handiagoa eduki nahi dugulako.

Jarraitu:

Facebook
Twitter
Linkedin 
Youtube  

    KATEGORIAK