Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4, protagonista Journal

Ideko-IK4, protagonista Journal

Ideko-IK4, protagonista Journal of Machine tool and Manufacture nazioarteko aldizkari ospetsuaren ekaineko alean

Ideko-IK4 industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan aditua den zentro teknologikoa Journal of Machine tool and Manufacture nazioarteko aldizkari ospetsuaren ekaineko alean agertu da, bere espezializazio arloetan egindako ikerketa lan bikainen ondorioz idatzitako hiru artikulu zientifiko argitaratuta.Hauek dira, hain zuzen ere, aldizkarian argitaratutako artikuluen gaiak: fresatze lanetan sortzen diren bibrazio autoeszitatuak, laser teknologia bidez ekarritako materialez Inconel hormak sortzea, eta artezte prozesuetako hozketa. Ikerketa lan horietan Ideko-IK4 Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Budapesteko Teknologia Unibertsitatearekin aritu da elkarlanean; izan ere, bi unibertsitate horiek zentro teknologikoaren bazkide teknologikoak dira eta modu egonkorrean zentroaren laguntza izaten dute hainbat espezializaziotan, zentroak aliantzak ezartzeko dituen politikarekin bat etorrita.

Honakoak dira aldizkarian argitaratutako artikuluak:
-Prediction of multiple dominant chatter frequencies in milling processes, Z. Dombovari, A. Iglesias, M. Zatarain, T. Insperger
-Evaluation of the mechanical properties of Inconel 718 components built by laser cladding, I. Tabernero, A. Lamikiz, S. Martínez, E. Ukar, J. Figueras
-Strategies for optimal use of fluids in grinding, R. Alberdi, J.A. Sanchez, I. Pombo, N. Ortega, B. Izquierdo, S. Plaza, D. Barrenetxea

    NABARMENDUTAKO BERRIAK