Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4 bibrazio arazoen inguruko gaietan erreferente gisa finkatzen da

Ideko-IK4 bibrazio arazoen inguruko gaietan erreferente gisa finkatzen da

Ideko-IK4 ikerketa zentroak Lovainako (Belgika) Unibertsitate Katolikoan egin zen "International Conference on Noise and Vibration Engineering" konferentzian parte hartu zuen irailaren 20tik 22ra eta bibrazioek kontrol aktiboaren saioan hitz egin zuen, "inertzia eragingailua erabiliz mekanizazio prozesuetan chatterraren kontrol aktiboa" azalduz. 
Metodo esperimental eta numerikoetara, eta batez ere autogintzara eta ingenieria zibileko aplikazioetara bideratuta dagoen jardunaldi honetan parte hartu zuten gaiaren inguruko aditu nagusiak bildu zituen Lovainain, eta Ideko-IK4-k bibrazioek kontrol aktiboaren saioan hitz egin zuen, "inertzia eragingailua erabiliz mekanizazio prozesuetan chatterraren kontrol aktiboa" azalduz.
Aurkezpenean chatterrak Makina Erremintan ematen dituen arazoak, eta estabilitate maila areagotzeko inertzia eragingailua erabiliz ematen zaion soluzioa aurkeztu ziren.
Honek fresaketa baldintza zorrotzagoak eskatzen ditu eta prozesuaren produktibitatea areagotzen du. Lanaren berrikuntza ordea kontrol-lege alternatibo bat erabiltzea izan da, aspektu batzuen errendimenduan hobekuntzak aportatzen dituena. Esperimentuen emaitzak erakutsi ziren egitura batzuetan, eta bideo bidez ere ikusi ahal izan zen proposatzen zen kontrolak chattera deuseztatzen zuela erakusteko.
Aitor Bilbaok egin zuen ponentziak, Ideko IK4-ko "Dinamika eta Kontrola" lineako doktorea, harrera oso ona izan zuen eta konferentzian zeuden aditu askok interesa agertu zuten, bai galderen tartean eta baita kongresuak zehar ere galdera eta aipamen ugari eginez.
 
Azterketa modala eta egiturazko proba dinamikoa izan ziren konferentziako bizkarrezurra.
 
Konferentziak bi keynotes izan zituen, lehenengoa "Silent trains for the future, an industrial approach for low noise design" Bombardier Transportation-eko Siv Leth andereak aurkeztua. Bigarrena
"Signal Decomposition for Symptom Enhancement : A journey from Fourier analysis through time/frequency analysis to blind source separation" Australiako New South Wales unibertsitateako Bob Randall irakasleak emana.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK