ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Euskal Herria, etorkizuneko makina erremintaren europako laborategia

Euskal Herria, etorkizuneko makina erremintaren europako laborategia

CHAMELEON proiektu europarrak, IK4-TEKNIKERen laguntzarekin eta euskal entitateen presentzia garrantzitsuarekin IK4-IDEKOk lideratzen duenak, sistema eta gailu adimendunen bidez baldintza eta behar ezberdinetara egokitzeko gaitasuna duen makina-erreminta mota bat garatu du.

 Proiektuaren azken emaitzak Elgoibarko (Euskal Herria) laborategian instalatutako makina bati aplikatuak, industrializazio fasean daude, kontinenteko industria ehunari balio erantsia gehitu ahal izateko.

Makina-erreminta osagai gakoa da industria prozesuetan eta beraz ezinbesteko ikerketa arloa da europako enpresa ehunari balio erantsia gehitzeko saiakeran. Arlo hau asko dinamizatu da azken aldian mekatronika arloko kontzeptuei esker. Gailu adimendunak erabiltzen hastea izan da horren adibide, makinen errendimendu orokorrean areagotze bat eragingo duen fenomenoa.

Kontzeptu mekatroniko hauen bidez Europako makina-erremintaren balio erantsia areagotzeko aukera aprobetxatzeko helburuarekin, Europa Batasuneko VII. Programa Markoak CHAMELEON proiektua jarri zuen martxan, 5 milio euroko aurrekontuarekin. Proiektua sektorean erreferente diren eragileek osatutako kontsorzio batek garatu du eta esanguratsua izan da euskal entitateen presentzia. IK4 Research Alliance-ek papel garrantzitsua izan du proiektuan IK4-IDEKOren lidergoarekin eta IK4-Teknikerren parte hartzearekin. Horiez gain beste hamar teknologia zentru, unibertsitate eta enpresa europearrek parte hartu zuten. Euskaldunen artean azpimarratzekoak , Soraluce , Fagor Automation eta Goialde High Speed.

Azken emaitzak Soraluce eta Doerries Scharmann, enpresetako makinetan aplikatu dira, lehenengoarena Elgoibarko IK4-IDEKO -ko laborategietan eta bigarrenarena Alemaniako Aquisgrán Unibertsitate Teknikoan.

    KATEGORIAK