Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak diruz lagundutako 4 Erronka-Lankidetza proiektu lantzen hasi gara 2014an

Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak diruz lagundutako 4 Erronka-Lankidetza proiektu lantzen hasi gara 2014an

IK4-IDEKOk 4 Erronka- Lankidetza proiektu jarri ditu martxan 2014 urtean, Erronka- Lankidetza deialdiaren helburua, ikerketa enpresa eta erakundeen artean burutzen diren lankidetza proiektuei laguntza ematea da teknologia berrien garapena sustatu, ideia eta teknika berriak enpresan aplikatu eta produktu eta zerbitzu berriak sortzeko helburuarekin ekarpenak egiteko.

DANOBATGROUP taldeko enpresei esleitu zaizkien proiektuak, non IK4-IDEKO Zentro Teknologikoak ikerketa arloan egiteko garrantzitsua daukan, ondorengoak izan dira:

ATHENEA: “Datu kopuru handia jaso eta beharrezko tratamendua emateko plataforma integral baten garapena, erabaki estrategikoak hartzeko lagungarria izango dena” RTC-2014-2769-7 espediente zenbakiarekin.

Partaideak: LKS (proiektuaren liderra) eta IDEKO

Iraupena 2014-2017

CLADPLUS “Laser-plakatze bidez egindako osagaien fabrikazio eta konponketa adimenduetarako sistema aurreratuak” RTC-2014-2163-5 espediente zenbakiarekin.

Partaideak: DANOBAT (proiektuaren liderra), SORALUCE, UNILASER GRABADO Y CORTE LASER, ASOCIACION INVESTIGACION METALURGICA DEL NOROESTE eta IDEKO

Iraupena 2014-2017

DESAFIO2 “Gainazalaren eskakizun handiak dituzten pieza birakarientzat fidagarritasun handiko fabrikazio sistemen garapena- II” RTC-2014-1861-4 espediente zenbakiarekin.

Partaideak: ITP(proiektuaren liderra), DANOBAT, EKIN, GMTK MULTI-PROCESS MACHINING, MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA eta IDEKO

Iraupena 2014-2016

EFIMEC “Manufaktura prozesuen ingurumen-inpaktua txikitzeko, makina eta prozesu eraginkorrak” RTC-2014-3155-3 espediente zenbakiarekin.

Partaideak: GOIMEK (proiektuaren liderra), DANOBAT, SORALUCE eta IDEKO

Iraupena 2014-2016

    NABARMENDUTAKO BERRIAK