Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Artezketa metodo bat, ahalik eta lubrifikazio gutxiena erabiltzea oinarri duena.

Artezketa metodo bat, ahalik eta lubrifikazio gutxiena erabiltzea oinarri duena.

Teknologia berri honek industrian balioa duela azken bezeroaren etxean egiaztatu da, Portugaleko Jasil enpresan, hain zuzen ere, eta emaitzak oso positiboak izan dira, MCG teknologia zein eremutan aplika daitekeen erakutsi baita.

IK4_Idekok gidatu du MCG hozte teknologia berritzailearen bitartezko artezketa ekoeraginkorrari buruzko proiektu europar hau. Egun hauetan proiektuaren azken bilera egiten ari da proiektuak bi urte iraun ondoren.

Proiektuak iraun dituen bi urte hauetan zehar artezketa metodo berri bat garatu da, ahalik eta lubrifikazio gutxiena erabiltzea oinarri izanik eta CO2 gas kriogenikoaren aplikazioak lagunduta.

Proiektua planteamendu berri batean oinarritu da, MCG edo Minimum Coolant Grinding deiturikoan, alegia. Teknologia hori ebaketa prozesuetan, esaterako zulaketa, torneaketa edo fresaketa prozesuetan arrakasta handiz erabili ohi den MQL edo Minimum Quantity Lubrication izenekoaren antzekoa da; izan ere, horietan hozgarria ihinztatuta edo atomizatuta aplikatzen da ebaketa gunean. MCG: Artezketa prozesuetan MQLaren ordez erabiliko den aplikazioa

MCG teknologia (Minimal Coolant Grinding) artezketa prozesuetarako lubrifikazio eta hozte metodo bat da, funtsean, hotz iturri bat erabilita olioa harriaren poroen barruan dagoela izoztean datzana, ondoren izoztutako olio horrekin artezketa egiteko. Solidotutako olioa, harriaren poroek eratzen duten labirintoan harrapatuta, harriari itsatsita mantentzen da indar zentrifugoa jasaten ari bada ere.  Artezketa prozesuan sortutako beroak berak olioa urtuko du materiala harrotzen den unean eta lubrifikazioa eragingo du, bai eta olioa sartzea eta kontaktuko luzera guztian zehar zabaltzea ere.  Teknika hau IK4-Idekok patentatu du eta berarekin kontaktu luzera osora iris daiteke artezketa eragiketan zehar, torneaketan edota fresaketan erabili ohi diren MQL metodoekin ez bezala, metodo horiekin oso kasu apartetan eta bakanetan posible baita hori.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK