Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Arrakastatsua ikuskapen eta neurketako soluzioei buruzko jardunaldia

Arrakastatsua ikuskapen eta neurketako soluzioei buruzko jardunaldia

Pasa den irailaren 16an IK4-Idekok teknologiaren hedapenerako beste jardunaldi bat egin zuen, oraingo honetan ikuskapen eta neurketako teknologia aurreratuei buruz nagusiki.

Zentroak, zeinak 2010ean miloi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egin baitzuen Neurketa eta Saiakuntza ez Suntsitzaileetarako Ekipamendu Aurreratuetan, harrituta utzi zituen bertaratu ziren pertsonak Ideko-IK4ko ikertzaileek bere laborategietan erakutsitako neurketarako teknika berritzaileenekin.     

Goizean zehar ikuskapen ez suntsitzailerako teknika batzuk aurkeztu ziren, hain zuzen fabrikatutako piezen kalitatea kontrolera eta piezen bizitza erabilgarrian zehar beren prestazioak bermatzera zuzendutako ikuskapen teknikak. Landu gabeko zein prozesatutako material baten hondar tentsioak neurtuta, teknika termografikoak aplikatuta, eta ultrasoinuen bidez barruko akatsak antzemanda, kalkulatu dezakegu pieza batek bere funtzionamenduan etorkizunean izan dezakeen akatsa baten probabilitatea.

Jardunaldiaren bigarren zatian neurketarako eta diagnostikorako gehien erabiltzen diren baina merkatuko neurketa sistema berritsuenez eta zehatzenez egindako teknologia batzuk aztertu ziren: Makinak egiaztatzeko prozesuak, ardatz linealak eta birakariak, arauaren arabera; neurketa dimentsionala, ultradoitasunezko koordenatuen bidezko neurketarako makinen bidez (Carl Zeissen F25) eta perfilometria optikoa (Sensofarren PLU Neox). Bukatzeko, teknika fotogrametrikoen bidezko neurketarako teknologia aurkeztu zen. Teknologia horrekin neurri handiko piezak neur daitezke argazkietatik abiatuta.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK