Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Antxon López Usoz, IK4-IDEKOko lehendakari berria

Antxon López Usoz, IK4-IDEKOko lehendakari berria

Antxon López Usoz, DANOBATGROUPeko Berrikuntza Zuzendaria dena aukeratu dute Fabrikazio Aurreratuan espezialista den IK4-IDEKO zentro teknologikoaren lehendakari.

DANOBATGROUPeko Berrikuntza Zuzendaria denak, merkatura bideratutako proiektuetan I+G+b proiektuen emaitzak aplikatzea sustatuko du

Fabrikazio Aurreratuaren arloan erreferentziazko zentro teknologikoa izaten jarrai dezan lan egitea du helburu

López Usozek, azken bi urteetan fabrikazio teknologien zentroko lehendakari izan den Iñigo Ucin DANOBATGROUPeko zuzendari nagusiaren kargua ordezkatuko du.

Lehendakari berriaren ibilbide profesionalaren zatirik handiena DANOBATGROUPen izan da, hainbat funtzio bete dituelarik bertan: IK4-IDEKOko zuzendari nagusia izan zen, bai eta trenen sektorean espezializatutako DANOBAT RAILWAY SYSTEMSeko zuzendari nagusia ere.

López Usozek gainera, Asociación de Fabricantes de Máquina Herramienta (AFM) erakundeko lehendakari ere denak, Euskadi 2020ren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriarekin bat etorriko den lana egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du. Zehazki, Fabrikazio Aurreratuarekin harremana duten gaiak RIS3 Arauarekin lerrokatzen zentratuko du bere lana, IK4-IDEKO industriaren euskal sarearen aliatu bihurtzeko helburuarekin.

NABARMENDUTAKO BERRIAK