ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Amaia Agirre Mikroteknologia eta ...

Amaia Agirre Mikroteknologia eta ...

Amaia Agirre Mikroteknologia eta Ultradoitasuna lineako ikertzaileak hiru hilabeteko egonaldia egin du AEBn, New Jersey estatuko Rutgers unibertsitatean. Egonaldi horretan zehar Automatika eta Fabrikazioko Ikerketa Laborategian aritu da lanean, mikrofabrikazioko prozesuetan hain zuzen ere. CIRPeko bazkidea den Trugrul Özel irakasle ospetsua da Ikerketa talde horren gidaria: http://www.rci.rutgers.edu/~ozel/CV-Dr_Tugrul_Ozel.pdfAmaia mikrofresaketa prozesua aztertzen aritu da nagusiki, portaerak iragartzearekin lotutako alderdi teorikoak landuz eta alderdi horiek baliozkotzeko saiakuntza esperimentalak eginez. Proiektua horma meheen mikrofresaketa aztertzera bideratuta egon da. Azterketa, berez, piezaren azken kalitatean eragina duten prozesuko aldagaien inguruan izan da, arreta berezia eginda emaitza gisa lortzen den topografiari eta ertzetan sortzen diren bizarrei. Errendimendu handiko osagai elektrikoetan jartzeko bero trukaketarako gailu miniaturizatuen fabrikazioa da mekanizazio mota horien aplikazio nagusia.

    KATEGORIAK