

2009-06-19
Bide horretan, martxoan aurkeztu zen eta gaur jada inplementatuta dagoen eredu berriak, 3 departamentutan banatzen ditu Zentroaren eginkizunak: Ikerketa eta Garapen Teknologikoa, Berrikuntza eta Esplotazio teknologikoa, eta Administrazioa eta Antolaketa Garapena, administrazio lanak, barne kudeaketa eta antolaketa lanak biltzen dituena.
Ikerketa arloko eginkizunak 8 espezializazio lerrotan banatzen dira: Transformazio prozesuak, Software Adimenduna, Mikroteknologia eta Ultradoitasuna, Produkzioaren kudeaketa, Berrikuntza Estrategikoa, Diseinu Mekanikoa, Dinamika eta Kontrola, eta Ikuskapena eta Neurketa. Guzti horiek, IK-4 Aliantzako I+G+b osatzen duten 8 unitate zientifiko -teknologikoetan integratuta.
Azkenik, Berrikuntza eta Esplotazio Teknologikoaren arloan, eredu berriak bezeroarenganako orientazioa azpimarratzen du, Bezero Gakoaren Kudeatzailea eta Sektore Gakoa bezalako figurak sortuz, antolaketa osoa zeharkatuz eta orientazioa gure ikerketaren emaitzetara bideratzea bermatuz.
Informazio gehiago: www.idekonet.es