Industriarako eskaintza
Aukerak identifikatu eta aztertzen
ditugu gero diseinatu eta produktu
berrietan, ikerketa lerroetan eta
produkzio prozesuetan garatzeko.
» ESKAINTZA ETA ZERBITZUA

Zer eskaintzen dugun

IK4-Idekon soluzio teknologiko bereizleak ematen dizkiegu enpresei beraien lehiakortasuna hobe dezaten.

Bezeroarekin elkarlanean arituta garatzen dugu gure jarduera, I+G+b arloko proiektuak ikuspuntu ugarirekin garatzen, beti ere beraien premien arabera: Teknologia berriak garatzen ditugu, beraien produktu edota prozesuetan hobekuntza teknologikoak sartu, prototipoak diseinatu eta garatu, edo balio erantsi handiko zerbitzu teknologikoak eskaini.

Badakigu gure bezeroak berrikuntzak direla-eta lehian aritu behar direla eta sentikor gara lehia horren aurrean. Hori dela eta, Berrikuntza Estrategikoaren alorrean dugun lantaldearen laguntza eskaintzen diegu beraien berrikuntza planak definitu eta gara ditzaten, eremu horretan bakarrak diren metodologiak eta erremintak diseinatuta eta inplementatuta.

Hitz batean, lagundu egiten zaitugu zure enpresak behar duen berrikuntza plana zehazten, eta zure ondoan gaude plan hori gauzatzen ari zaren bitartean emaitzen lorpenean inplikatuta.