ALBISTEAK
ETA ARGITALPENAK
Hemen duzu
IK4-Idekoren informaziorik
berriena
» ALBISTEAK ETA ARGITALPENAK

Zabalkunde jardunaldiak eta formazio ikastaroak

ARTEZKETARI BURUZKO IKASTARO ESPEZIALIZATUA. LEHENENGO EDIZIOA

2011eko azaroaren 3, 10 eta 17an. 3 Jardunaldi

 

Motibazioa: Artezketa prozesuari dagokionez, espezialistak ez dira ugari, eta halaber ez dago aholkularitza eta hobekuntzarako enpresa askorik ere.  Egoera horren aurrean, IDEKO-IK4n teknologiak honek duen heldutasun maila kontuan hartuta, formazio ikastaro bat “aurrez aurreko” maila bereko hizkuntza batean egitea interesgarria gerta daiteke, ikuspegi hauetatik:
1. Gai honetan industri mailan erreferenteak izatea maila nazionalean. IDEKO-IK4 “artezketako aditu” moduan uler dadila.
2. Enpresekin harremanak egitea prozesu errealetan hobekuntza proiektuak egiteko. Proiektuak egitea eta fakturatzea.
3. Merkatuaren egiazko beharrak ezagutzea, teknologia honetan ikerketa eta garapen ildo berriak emateko.
4. Bezeroen zorroa handitzea, une hauetan gure bezero nagusia denari buruz erabat menpe ez egoteko. Esperientzia hori nazioarte mailan handitzen joan daiteke.

Helburua: Enpresekin harremanak egitea beraien prozesuetan hobekuntza proiektuak egin ahal izateko. Artezketaren eremuan erreferenteak izatea maila nazionalean: ezagutza, arazoen irtenbidea, prozesuen optimizazioa eta ikerketa aplikatua egiteko ahalmena.

Norentzat: Lerroko arduradunak, plantako arduradunak, produkzioko arduradunak, zuzendari teknikoak.

Topikoak:
1. eguna:
Artezketaren printzipioak.
Urratzaile konbentzionalak, harriaren harrotze mekanismoa, higatzea eta kamustea. Harriaren higadura ratioa. Harria hautatzea. Ebaketaren baldintzen eragina harriaren portaeran eta prozesuan. Ebaketarako baldintzak hautatzea. Urratzaile konbentzionaletako diamanteak. Piezaren emaitzen eragina. Diamantatze baldintza txarrek eragindako akatsak. Harri superurratzaileak erabiltzea. Harri superurratzaileen diamantatzea.

Ebaketarako baldintzak hautatzeko praktika, diamantatzea. Harriaren higadura.

2. eguna:
Artezketa prozesuen portaera termikoa. Beroa sortzea, beroa banatzea, kalte termikoa (erredura). Hondar tentsioak.
Harria egoki hoztearen eta garbitzearen garrantzia. Hozteko baldintzen definizioa, haizebideen garapena, hozteko ekipamenduen dimentsionamendua.
Artezketako bizarrak.
Zurruntasun estatikoak eta dinamikoak. Artezketako bibrazioak. Orekatzea. Bibrazioak deuseztatzeko teknikak eta teknologiak (IKBALANCE, MUTE). Jatorri termikoko distortsioak artezketaren eremuan.

Hozteko baldintzen praktika, bibrazioak deuseztatzea, erredura.

3. eguna:
Prozesuak optimizatzeko oinarriak, teknologiak, teknikak eta aplikazioak. Zikloaren denbora murriztea. (IKGRIND, IKDAS, SUA, GRINDSIM, MUTE, DARDO, TUNE).
Prozesuen kostuak aztertzea eta murriztea. (IKCOST).
Artezketako teknologiak. Abiadura handiko artezketa.
Arazoak konpontzeari buruzko adibide errealak.
Parte hartzaileek arazoak planteatzea.

Ziklo optimizatua diseinatzeko praktika.

Iraupena: 8 orduko 3 egun oso. Saioen artean astebeteko tartea egongo da. Proposatutako datak: 2011ko azaroaren 3-10-17.


Metodologia: ikasgelako eskolak eta praktikak.


Taldearen osaera: Taldea gehienez 20 pertsonak osatuko dute (IDEKO-IK4n entzuteko dagoen ekipamenduaren arabera).

Industriara aplikatutako Bisio Artifizialaren inguruko jardunaldia

2011ko urriak 20ean

IK4-Ideko-k INFAIMONekin elkarlanean, bisio artifizialeko sistemetan espezializatutako enpresa, "INDUSTRIARA APLIKATUTAKO BISIO ARTIFIZIALA" doako ikastarora gonbidatzen zaitu. Ikastaroa urriaren 20an izango da IDEKO-IK4ko instalazioetan, Elgoibarren. Goizeko 9etatik arratsaldeko 17etara izango da Txillida gelan.


Jardunaldian zehar bisio artifizialeko sistema bat erabiltzearen erraztasunaz jabetuko zara eta industria sektore hnen barruko azken teknologiak ezagutu ahal izango dituzu. Bisio sistema baten osagaien inguruko oinarri teoriko eta espezifikoarekin hasiko da jardunaldia, formazio praktikoa ere emango da eta amaitzeko bisio artifizialeko sistesmarekin konpondutako aplikazio industrial errealen adibideak ikusiko dira.


Teknikari taldeko kide batzuk egongo dira aplikazioen inguruan sortu daitekeen edozein zalantzei erantzuteko.
Doako ikastaro honetan izena emateko lotura honetan aurkituko duzun asistentzia fitxa deskargatu behar da ondorengo helbidera bidali emailez cursos@infaimon.com edo fax-ez 932525758 zenbakira.

NEURKETA ETA IKUSKAPEN SOLUZIOEN ZABALKUNDERAKO JARDUNALDIA

2011ko irailak 16 ? Ostirala 9:00-13:00


Eskaintzan izena emateko interesa baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri zaitez harremanetan gurekin (34) 943748000 telefono zenbakira deituta edo? nrodriguez@ideko.es posta elektronikora idatzita.
9:00 ? Ongietorria
9:15 ? Aurkezpen orokorra: Instalazioak eta eskainitako zerbitzuak (J. Hernandez)
IKUSKAPEN EZ SUNTSITZAILEA
9:30 ? Hondar tentsioen zehaztapena (J. Figueras)
9:50 ? Termografia aktibo/pasivo bidezko ikuskapena (A. Mendikute)
10:10 ? Ultrasoinuen bidezko ikuskapena A. Mendikute
10:30 ? Ikuskapeneko demoak: Hondar tentsioak eta Termografia
11:00 Kafea
NEURKETA ETA DIAGNOSTIKOA
11:15 ? Makinen erroreen egiaztapena eta diagnostikoa (I. Ferreres)
11:35 Ultradoitasunezko neurketa dimentsionala: Koordenatu bidezko neurketa eta perfilometria (G. Arriola)
11:55 ? Fotogrametria bidezko neurketa dimentsionala (A. Mendikute)
12:15 ? Neurketaren demoak ? Fotogrametria eta Koordenatuen bidezko neurketa
12:55 ? Jardunaldiaren bukaera
-------------------------------------- DOAKO JARDUNALDIA --------------------------------------------

Izena emateko, bidali harremanetarako datuak (telefonoa edota posta elektronikoa) nrodriguez@ideko.es helbidera. Plaza mugatuak.

Inteligentzia Lehiakorraren inguruko II. jardunaldia

2011ko maiatzak 5ean

Ideko-IK4, fabrikazio teknologietan eta produkzio industrialean espezializatutako enpresak, Inteligentzia Lehiakorrearen inguruko jardunaldia antolatu du Elgoibarko bere instalazioetan datorren maiatzaren 5ean.

Goizean zehar Inteligentzia Lehiakorraren inguruko hainbat arlotan sakonduko da, adibidez ondorengoetan: 

  • Inteligentzia Lehiakorra berrikuntzaren kudeaketan
  • Inteligentzia Lehiakorreko sistema praktiko bat garatzeko jarraibideak 
  • Diagnositkoa implementazio proiektu bat hasteko ezinbesteko fasea
  • Patenteen papera Inteligentzia Lehiakorrean 
  • Softwarea Inteligentzia Lehaikorrerako erreminta lagungarri gisa

Zentroak parte hartu duen arrakasta kasu nagusiak ere aurkeztuko dira eta argi bereiztuko dira zer diren IL ereduak, IL erremintak eta IL laguntzeko sistemak.


Jandunaldia amaitzeko IK4-Idekoko instalazioak ikusteko bisita egingo da eta parte hartzaileek Zentroa momentu hauetan lantzen ari den proiektu berritzaile batzuk bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. 


Berrikuntza Estrategikoa lineako aditu taldea, IK4-Idekok lantzen dituen 8 lineetako bat, bertan egongo da parte-hartzaileek behar duten informaziori erantzuteko eta negozioaren ikuspegi egokia bermatzeko berrikuntza eredu honek dituen abantaila eta gaitasunak erakusteko.

Mekanizazioari buruzko jardunaldien errepikapena

2010eko apirilak 23ean

Aureko jarduanldian bezala, mekanizazio eragiketetan oinarritutako produkzio prozesuak diseinatu eta optimizatzerakoan kontuan izan beharreko alderdirik garrantzitsuenak aztertuko dira: erreminten aukeraketa, prozesuen simulazioa, tresnak, Automatizazioa, lubrifikazio baldintzak...
IK4-Idekok produkzio prozesuak prest jartzen duen esperientziaren emaitza gisa, eta ikuspegi praktikoago batekin, prozesuaren diseinuan ohikoan diren arazoetarako konponbide batzuk aurkeztuko dira, bai eta prozesu zehatzetan aplikatuta arrakasta izan duten kasu batzuk erakutsi ere: konponbide estandarrak eta konponbide aurreratuak.
Modu sakonean aztertuko da mekanizazio prozesuetan mozketak egiteko baldintzarik hoberenak aukeratzeko modua, mozketetan bibraziorik egon ez daitezen eta produktibitatean galerak egon ez daitezen.Jardunaldia bukatzeko, IK4-Ideko zentroaren instalazioak bisitatuko dira. Elgoibarko zentroak garatu dituen proiektu garrantzitsuenetako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

IDEKO-IK4k Mekanizazioari buruzko jardunaldi bat egingo du

2010eko apirilaren 3an

Jardunaldian, mekanizazio eragiketetan oinarritutako produkzio prozesuak diseinatu eta optimizatzerakoan kontuan izan beharreko alderdirik garrantzitsuenak aztertuko dira: erreminten aukeraketa, prozesuen simulazioa, tresnak, Automatizazioa, lubrifikazio baldintzak...

IDEKO-IK4k produkzio prozesuak prest jartzen duen esperientziaren emaitza gisa, eta ikuspegi praktikoago batekin, prozesuaren diseinuan ohikoan diren arazoetarako konponbide batzuk aurkeztuko dira, bai eta prozesu zehatzetan aplikatuta arrakasta izan duten kasu batzuk erakutsi ere: konponbide estandarrak eta konponbide aurreratuak.

Modu sakonean aztertuko da mekanizazio prozesuetan mozketak egiteko baldintzarik hoberenak aukeratzeko modua, mozketetan bibraziorik egon ez daitezen eta produktibitatean galerak egon ez daitezen.
Jardunaldia bukatzeko, IDEKO-IK4 zentroaren instalazioak bisitatuko dira. Elgoibarko zentroak garatu dituen proiektu garrantzitsuenetako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

IDEKO-IK4k Adimen Lehiakorrari buruzko bere lehen jardunaldiak egingo ditu

2010eko urtarrilak 22


Eskaintzan izena emateko interesa baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri zaitez harremanetan gurekin (34) 943748000 telefono zenbakira deituta edo  nrodriguez@ideko.es posta elektronikora idatzita.
Pasa den urtarrilean, IK4-Idekok Adimen Lehiakorrari buruzko bere lehen jardunaldiak egin zituen zentroak Elgoibarren duen egoitzan. Jardunaldiak hasteko Zentro Teknologikoaren Ikerketa Lerroak eta zentroaren jarduera aurkeztu ziren Nerea Aranguren IK4-Idekoren Berrikuntza eta Ustiapen Teknologikoko zuzendariaren eskutik. Ondoren, Berrikuntza Estrategikoko Ikerketa Lerroaren baitan antolatutako jardunaldiaren gaiaren sarrera egin zuen Nerea Arangurenek berak.

Ondoren, Ander Azcarate doktoreak, Berrikuntza Estrategikoko lerrokoak, zentroak garatutako Berrikuntza eredua aurkeztu zuen eta adimen lehiakorrari buruzko jarduera eredu horren funtsezko zatitzat jo zuen.

Hirugarren tokian, Juan Antonio Arrieta IK4-Idekoko ikertzaileak hartu zuen parte. Honek duela gutxi eskuratu du doktore titulua “adimen lehiakorreko sistemek ematen duten balioaren identifikazioa” izeneko ikerketa lanari esker, eta oraingo honetan bere ikerlanaren emaitzak aurkeztu dizkie bertaratutakoei, gehienak industria mundukoak zirenak.

Atseden bat egin ondoren, non bertaratutakoak beren esperientziak partekatzeko aukera izan baitzuten, Elena Urkia Berrikuntza Estrategikoko ikertzaileak arrakasta izan duten eta IK4-Idekoren partaidetzarekin aurrera eraman diren kasu garrantzitsuenetako batzuk aurkeztu zituen, Adimen Lehiakorreko ereduak, Adimen Lehiakorreko erremintak eta Adimen Lehiakorrari laguntzeko sistemak modu garbian berezita.

Jardunaldia bukatzeko, IK4-Ideko zentroaren instalazioak bisitatu ziren. Elgoibarko zentroak garatu dituen proiektu berritzaileenetako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek.

Mikromanufakturing-ari buruz jardunaldia

2010eko otsailaren 25ean

Goizean, VI. Esparru Programaren baitan finantzatutako proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditugu eta mikrofabrikazioko eta ultradoikuntzako teknologiek arrakasta izan duteneko zenbait kasu ezagutuko ditugu. Jardunaldia amaitzeko, IDEKO-IK4ko instalazioak bisitatuko ditugu. Hantxe Launch Micro Proiektuan garatu diren prototipo eta erakusle batzuk ikusi ahal izango ditugu.

Jardunaldirako sarrera dohainik da, baina izena eman beharko da ezinbestez, plazak mugatuak direlako. Izena emateko, mesedez jarri zaitez harremanetan IDEKO-IK4rekin muzkudun@ideko.es helbide elektronikora idatzita edo 943748000 telefono zenbakira deituta.