ETA EKIPAMENDUA
berriak garatzeko elkarlanean ari gara
makina-erremintaren
eta fabrikazio teknologien esparruan...
INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA
Ultradoitasunezko makina eta prozesuak
Laborategi hau IK4-Idekok ultradoitasunaren aldeko apustuaren erakusle argia da, eta ez soilik miniaturizaziora eta mikro mundura orientatua, makro mundua ere modu garrantzitsuan lantzen baitu, gar egun dagoeneko horren eskaera handia baitago.
400m2 baino gehiagoko instalazioak dira, tenperaturaren eta hezetasunaren kontrola eta bibrazioen aurkako sistema dituztenak, eta bertan honako jarduera eremu hauek garatzen dira, ultradoitasunezko fabrikaziorako makina eta prozesuen saiakuntzarekin lotuta:
Esparru honen barruan, alde batetik, gure ikerketa jardueraren barruan garatzen ditugun ultradoitasunezko makinen eta/edo dispositiboen prototipoen saiakuntza egiten dugu, hala nola mikrofresagailuaren eta laser bidezko mikrofresagailuaren gaur egungo prototipoenak, oso-osorik IK4-Idekon diseinatuak. Beste aldetik, makro makinen eta prozesuen saiakuntza egiten dugu, gero eta gehiago ultradoitasunezko betekizunak bee behar baitituzte, bereziki artezketa prozesuetan.
- Ultradoitasunezko metrologiaren laborategia. Gure ultradoitasunezko jardueren euskarri gisa, metrologia eta ikuskapenerako laborategi bat daukagu, azken belaunaldiko sistemaz hornitua, horien artean Zeiss F25 makina egonik, mundu osoan erabilgarri dauden lehenengo 10 unitateetakoa eta penintsulan bakarra dena. Ekipamendu horren bitartez gure garapenen egiaztapen zuzena bermatzen dugu eta, gainera, sektoreari piezak ekipo bakar batekin neurtzeko zerbitzua eskaintzen diogu.
- Nabarmendu behar dugu ultradoitasunezko metrologiako laborategian egindako inbertsio handia Carl Zeissekin izenpetutako lankidetza hitzarmenarekin indartzen dela: Zeiss mundu mailako lider eta erreferentzia da doitasunezko optika eta metrologiari dagokionez, eta hitzarmenean laborategia elkarrekin garatzea eta ustiatzea adostu da. Hitzarmenaren arabera, Ideko-IK4 Zeissen lehentasunezko bazkidea bihurtu da maila nazionalean doitasunaren arloan, eta gure laborategian “Zeiss-Ideko-IK4 Ultraprecision Center” eratu da.
- 1-Ultradoitasunezko mikrofresagailua:
Granito naturalezko egitura:
Gida aerostatikoak: 0 marruskadura 50 nm-etara arteko erremintak.
- 2-Laser bidezko mikromekanizaziorako makina, hiru ardazduna:
Pikosegundotan bidalitako laserraren hiru uhin luzera:
Ultramorea, infragorriak eta berdea
Zehaztasuna 500 mm
Errepikakortasuna 200 nm
Laserraren potentzia: 25W-tik 1MHz-ra. Mikrofresagailua eta laser bidezko mikromekanizazioa.


