Ikerketa
lerroak
Gure ikerketa linea guztiek industriako
fabrikazioaren eta produkzioaren eremuan
identifikatu ditugun premia nagusiak, gaurkoak
zein etorkizunekoak, hartzen dituzte beren baitan.
» IKERKETA LERROAK

Software adimendua

IKTak industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietarako

Software Adimendunaren ikerketa lerroak IKTen alorrean egon diren azken aurrerapenen gaineko ezagutzak aplikatzen ditu industriako fabrikazioan eta produkzioan.

Horrela, Software Adimendunaren ikerketa lerroak adimen artifizialaz baliatzen diren automatizazio soluzioak eta software aurreratuko soluzioak garatzen ditu makina independenteen eta produkzio lineetako produkzio prozesuak hobetzeko.

Software adimendunaren ikerketa lerroak IK4-Idekoko beste ikerketa lerro batzuk osatzeko balio du, eta, hori dela eta, haiekin jarduten du modu aktiboan, beraientzat hainbat sistema garatuta, Berrikuntza Estrategikoko eta Ikuskapena eta Neurketako lerroekin gertatzen den moduan.


Eskaintzak
  • Fabrikazio prozesuen automatizazioa
  • Software eta interfazeen garapena edozein CNC/PLC motatarako.
  • Dauden fabrikazio prozesuen kontrola eta hobekuntza, plantako jabearen MES sistemak erabiliz (alarmak, mantentze lanak, makinen errendimendua).
Proiektuak
  • Euskarri erremintak WEB 2.0an oinarritutako ICP bilaketa faserako
  • Markagailu Naturalen identifikazioa Fabrikazio Aplikazioetan
  • Produkzioaren gestiorako eta laguntzarako software plataforma: alarmak, mantentzea, erabilgarritasuna eta elkartutako mezuak.